Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Fagor Industrial arduratu da Wanda Metropolitano estadio berriko ostalaritza-ekipamenduaz
Atletico de Madrid futbol-taldeak eta haren kideak, kirol-ekitaldietarako gastronomian espezializatutako Centerplate enpresa amerikarrak, Fagor Industrial aukeratu dute, ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorearentzako ekipamenduak fabrikatzen liderra den enpresa, ireki berri den Wanda Metropolitano estadioko ostalaritza-ekipamenduak instalatzeko.
Instalatutako ekipamendua Wanda Metropolitano estadioko bederatzi mailetan dago: 84 VIP palkoetan, bukaera-sukalde guztietan, VIP eremuetako barretan, publiko orokorrarentzako barretan eta fan zones deritzen kanpoaldeko eremuetako edukiontzietan.
Centerplate, enpresa amerikarra
Centerplate-ren taldeko sukaldari exekutiboa Jose Sánchez jauna da, VIP eserlekuetako 7000 ikusleentzako eskaintza gastronomiko zabala sortu duen pertsona; halere, bere kolaboratzaileekin, gainerako eremuetarako aukerak ere garatu ditu, tartean publiko orokorrarentzako barretarako eta fan zones gunerako.
Fagor Industrial-ek jarri du ekipamendu gehiena, baina ONNERA Group taldearen beste marka batzuk ere badaude, hala nola Inoxfera, Efficold eta Edenox
Aparteko eskaintza horren eskakizunak betetzeko, hauek dira proiektu handi honetarako hautatu diren ekipamendu batzuk: Advance Plus belaunaldiko labeak, KORE belaunaldiko 900 gama berriko egosketa-ekipamenduak eta Advance gamako mahaiak eta hozte-armairuak. Tresnak garbitzeko ekipamenduei dagokienez, arraste-saskien bidezko ekoizpen handiko makinak eta laguntzeko kupula-makinak erabili dira.
Gainera, instalatutako produktu askok estadioaren beharretara egokitzeko diseinu berezi eta bakarra dute. Gehienbat, Fagor Industrial-ek jarri du ekipamendu gehiena, baina ONNERA Group taldearen beste marka batzuk ere badaude, hala nola Inoxfera, Efficold eta Edenox.
Berritasun gisa, klubak estadio jasangarri bat izateko duen helburuari eutsiz, CO2-a biltzeko zentralak dituzten hozkailuak instalatu dira hozte-gordetegi orokorretan (warehouse) eta sukalde zentraleko (CPU) ganbera eta gela hotzetan. Atlético de Madrid aitzindaria izan da halako zentralak instalatzean, berotze globalean eraginik ez duen hozgarri erabat naturala baitute, eta ez baitute zergarik ordaindu behar, beste gas batzuek ez bezala. Ildo horretan eta berrikuntzari helduz, bero-trukagailu bat instalatu da zentralean, 1 l/s-ko emariaren bidez sareko ura 60 °C-ren gainetik berotzeko.
Bi urtez ekipamendu berritzaile bat neurrira egiteko lan egin ondoren, Wanda Metropolitano estadioaren ateak ireki egin ziren joan de iraileko 16an. Inaugurazioko partiduan, bete egin ziren estadioko 68.000 eserlekuak.
«Fagor Industrial oso harro dago Wanda Metropolitano estadio berriaren parte izateaz», baieztatu du Javier Sánchezek, Fagor Industrial-eko kolektibitate handien zuzendari orokorrak. «Tamaina honetako bezero batek gugan konfiantza jarri izana ez da arrazoi bakarra; aitzitik, estadioaren gastronomia-kontzeptua erabat berritzailea izatea eta Espainiako beste estadioetara estrapolatu ahal izatea ere badira harro egoteko arrazoiak. Wanda Metropolitano estadioan, ikusleen eskura eskaintza gastronomiko zabalagoa jartzearen aldeko apustua egin dute», adierazi du.