Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Sukaldean Sortzaile lehiaketaren edizio berria martxan
Joan den edizioaren arrakastaren ondoren, non 300 haurrek parte hartu zuten eta 90 bideoerrezeta egin ziren, Ausolan Fundazioaren Gozatu Osasuna proiektuaren barruan dagoen ekimen honen bidez familietan ohitura eta bizitza-ingurune osasungarriak sustatu nahi dira, "gure kulturan gastronomiak duen garrantzia gogoraraziz eta gazteak haien aitona-amonen plater klasikoetan oinarritutako errezeta osasungarriak garatzera gonbidatuz", Ausolan Fundazioak azaldu duenez.
Sukaldean Sortzaile proiektua ikasturteko lehen hiruhilekoan garatuko da, eta Euskadiko eta Nafarroako ikastetxeetako 12 eta 17 urte bitarteko ikasleetara zuzenduta dago. Ausolan enpresaren hezkuntzako proiektuaren barruan, ekimen honen helburua da "ohitura osasungarriak sustatzea eta gure adinekoekin denbora gehiago pasatzea, hori baita ezagutzako eta jardunbide egokietako iturri naturala", adierazi du Ausolan enpresaren Euskadiko hezkuntzako proiektuaren taldeak.
BCC Culinary Club erakundean honakoa azpimarratu dute: "Sukaldean Sortzaile proiektuak garrantzia ematen dio aitona-amonen ohitura gastronomikoen ezagutza bilobei transmititzeari, eta erronka bihurtzen da gazteentzat, sormena erabili behar baitute proposamen gastronomiko eguneratua sortzeko".
Lehiaketaren epeak eta finalisten hautaketa
Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 10era arte egongo da irekita, Sukaldean Sortzaile webgunean.
Izena emateko epea amaitzen denean, YouTube sarean "Atsegin dut" gehien jasotzen dituzten bideoen hautaketa egingo da.
Bigarren fasea ikastetxeetan egingo da, eta gehien gustatu zaien eskualdeko bideoa bozkatuko dute. Ondoren, BCC Culinary Club erakundeko eta Ausolan enpresako aditu-batzorde batek hautatuko ditu bideo finalistak, probintziaka. Azkenik, finalistak abenduaren 15ean Basque Culinary Center zentroan egingo den lehiaketaren amaierako galara joango dira. Bertan sarituko dituzte talde irabazleak.
Ekimen honen bidez, Ausolan Fundazioak Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen lagundu nahi du, zehazki osasunari eta ongizateari dagozkionak. "Txikiak direnetik askotariko menu orekatuak diseinatzearen garrantzian irakatsi nahi dugu, tokiko osagaiak eta produktuak hautatuz plateren garapena eta lan egiteko modua ingurumenarekin jasangarriak izan daitezen", adierazi dute fundaziotik.