Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroski Bidaiek eta Barcelo Bidaiek aliantza estrategikoa sinatu dute
Eroski Bidaiek, 191 bulegoz osaturiko sare komertziala mantenduko dute, eta berau Barceló Bidaien plataforma teknologikora batuko dela esan dute bi korporazioek.
Barceló Bidaietako zuzendari orokorrak, Alehandro Subiasek, aliantzak bi korporazioetan ez ezik, bidaiarien onerako izango diren sinergiak sortuko dituela gaineratu du. Subiasen ustez, turismoaren arloan, "geroz eta dinamikoagoa eta espezializatuagoa den arloan, posizionamendu hobea" izatea ahalbidetuko die hitzarmenak.
Beste aldetik, Eroski Bidaietako zuzendari komertzialak, Oliver Pereak, azpimarratu du aliantza estrategikoek Eroskiren historian "garrantzia Handia izan dutela. Operadore ezberdinen artean kolaboratzeko gaitasunak Eroski bereizten duela esan du Oliverrek, eta enpresa munduan horregatik errekonozitua dela gaineratu du. Hori dela eta, Oliverren arabera, Eroski Bidaien negozioa indartzeaz gain, "lehiakortasuna handitu" egingo du hitzarmen berriak, katalogo handiago batekin eta prezio hobeekin.
Hitzarmenaren baldintzak
Hitzarmenak, Eroski Bidaien hiru negozio kanalak indartzea ekarriko du: oporretakoa, enpresa bidaietakoa eta online kanala (www.viajeseroski.com). Horrez gain, Grupo Barceloren touroperadore produktuei eta Barceló Bidaien airelinearekiko aitzipen pribilegiatua izatea ekarriko du.
Barceló Bidaiak korporazioarentzako, ordea, hedapenean dauden marken distribuzioa indartzea ahalbidetuko du hitzarmenak. Hau da, Qelónea, Jolidey, Lacuartaisla, Leplan,Leski eta Jotelclick marken distribuzioa indartzea.
Hitzarmenaren baldintzen arabera, bi korporazioei aldebiko sinergiak aprobetxatzeko aukera emango die aliantzak; horrela lehiakorrago izanik eta katalogoan produktu gehiago abantailazko egoeran hedatzeko aukera emanaz.