Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Gipuzkoako Bazkundeak Errekari eman dio “Enpresa Nazioartekotzeari” saria
Gaur ospatu du Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Enpesa Sarien XXVII. banaketa ekitaldia. Seigarren urtez jarraian Banco SABADELLen babesa izan duen ekitaldi honetan Gipuzkoako enpresen lana goraipatzen da, lurraldean aberastasuna eta lana sortzen dutenak diren adinean.
Aurten, Donostiako ESERGUI-AVIA izan da urteko Gipuzkoako Enpresa bezala saritua, horrez gain Antzuolako ERREKAk “Enpresa Nazioartekotzeari” saria jaso du, Azkoitiko IBARMIAk “ETE enpresa industrialari” saria eta Donostiako Elkarek Zerbitzu enpresari” saria.
Enpresa Nazioartekotzeari saria
“Enpresa Nazioartekotzeari” saria Antzuolako ERREKArentzat izan da negozio ildo bakoitzeko nazioartekotze modelu ezberdin bat izateagatik munduan barrena. Hiru negozio unitate, hiru nazioartekotzeko modelu, eta salmenten % 50a baino gehiago kanpoko merkatuetan zabaldurik.
Ekitaldian, MONDRAGON Taldeko ordezkari ugari egon da, argazkian ikusten den bezala, Iñigo Ucin taldeko lehendakariarekin batera.
ERREKA, 55 urte dituen Mondragon Taldeko Industria Kooperatiba bat da. Hainbat sektore eta merkatuetan dago eta bere aktibitatea hiru negozio unitateetan banatzen da: Fastening Solutions. ERREKAren jatorrizko aktibitatea. Sektore eolikorako eta eraikuntzarako exijentzia altuko forjazko torloju beroak egiten ditu. Plastics. Automobilgintza sektorerako plastikozko injekziozko pieza teknikoak egiten ditu. Accesos Automáticos. Oinezkoentzako ate automatikoak eta erresidentzia sektoretako sarbide automatizatuak egiten eta jartzen ditu, erresidentzia, merkataritza eta industria sektoreetan.
ERREKA, hiru kontinenteetan zehar banatutako laguntza zentruekin, 5 delegazio komertzialekin eta 4 instalazio produktiboekin dago munduan barrena hedatuta. Fastening Solutionsen kasuan, fijazioan, hornitzaile globalak dira mundo osoan, munduko edozien lekutan egiten dute banaketa. Plastics, plasikozko piezei dagokionez, Amerikan, Europan eta Asian ditu instalazio produktiboak. Eta Accesos Automáticosek, Amerika eta Europako 5 herrialdeetan ditu delegazio komertzialak eta laguntza teknikorako zentruak.
Gaur egun ERREKA 430 langilek osatzen dute. Erdiak Antzuolako egoitza zentralean eta Bergaran egiten dute lan, beste 35ek estatu espainiarrean barrena daude banaturik eta gainonatzekoak, 150, atzerriko instalazioetan daude kokatuta.
Beste saritutako enpresak
ESERGUI-AVIAk urteko “Gipuzkoa Enpresa” saria jaso du azken urtetan negozioak izan duen hedapenagatik eta honek estatu mailako petrolio-saltzaile independiente nagusienen artean kokatzea utzi diolako. Horrez gain, ESERGUI-AVIA multienergia-saltzaile bihurtzeko dibertsifikazio prozesu batean murgilduta dago.
“ETE Enpresa Industrialari” kategorian Gipuzkoako Bazkundeak Azkoitiko IBARMIA saritu du. Kasu honetan euskadiko industriaren baloreekin idenfifikatzen den enpresa bat izateagatik izan da saritua: lurraldeari lotutako familia enpresa bat delako, nazioartekotzeko maila altua duelako, berrikuntzaren aldeko apustu argi bat egin duelako, inbertsio maila altua duelako, goi mailako kualifikazioa duen lan talde bat duelako eta lan harreman kulturan aldaketa bat izan duelako.
Donsotiako Elkar enpresak, Gipuzkoako “Zerbitzu Enpresa” saria eraman du, euren negozio modelua egokitzeagatik, euren aktibitatea dibertsifikatzeagatik, teknologiaren modernizazioaren aldeko apustua egiteagatik eta euren fakturazio zifrak eta enplegua handitzeagatik liburuaren merkatuak beherako joera izan duen bitartean.