Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Mikel Alvarez: "Sareko kontuetan klandestinitatera igaroko naiz"
Basurtuko Ospitalean, MONDRAGON Health-en, Bilboko Udalean, MONDRAGON Sustapen Zentroan eta Mondragon Unibertsitateko zein Garaia Zentro Teknologikoaren lehendakaritzan ibilbide profesional luzea eta oparoa egin ondoren, agur esateko eta merezitako atsedena hartzeko ordua iritsi zaio Mikel Alvarezi.
Mikel Alvarezek, hedabide honekin egindako hitzorduari leial, betiko moduan, agur esan nahi izan die kooperatibetako komunitateari, MONDRAGON osatzen duen kolektiboari eta TUlankideko irakurleei. Hala, MONDRAGONen eredu kooperatiboa beste behin ere balioan jarriz eta elkarrizketa interesgarria eskainiz: "Altxor bat da, zaindu eta gordetzeaz gain, ireki egin behar duguna, MONDRAGON irekiagoa sortzeko".
Mikel Alvarez, atzo, Garaia zentro teknologikoaren ate aurrean.
Eskerrik asko, Mikel, zure lanagatik eta gurekiko izandako jarrera ezinhobeagatik. Ondo izan!
Arlo pertsonalean, "Klandestinitatera pasatuko da" eta Linkedin eta Facebook bezalako sareetan aktibo agertzeari utziko dio. "Lixatu eta ontzia margotu egingo dut", esan du txantxetan, hemendik aurrera zer egingo duen galderari erantzunez. Hilabete gutxiko trantsizioan, orain arte izan dituen karguak betetzeari utziko dio. "Osasunaren arloko berrikuntzan, eta eguneratuta mantentzen naizen bitartean, ekarpenak egiten jarraituko dut", ziurtatu du.