MGEPko Lanbide Heziketako ikasleak FTC rotobikako Europako txapelketan lehiatuko dira

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako 11 ikaslek osatzen dute Robotek taldea, 4 tutorerekin batera. Talde horrek First Tech Challenge robotikako nazioarteko lehiaketan hartuko du parte datorren martxoaren 29an, Eindhoven-en (Holandan).
2014/03/21

Robotek1

First Lego League (FLL) txapelketa ezagunaren goi kategoria da First Tech Challenge (FTC). Robotikako nazioarteko lehiaketa hori  18 eta 23 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, era autonomoan nahiz telegidatuan lan egiteko gai dena, urtero finkatzen diren joko-arauak oinarritzat hartuta.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako zentroa da Europako txapelketan parte hartuko duen Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe bakarra. Bertan, Espainia, Alemania, Holanda, Ingalaterra, Errusia eta Errumaniako 40 talderekin lehiatuko da. Europako finala martxoaren 29an egingo da Eindhoven-en (Holandan).

Robotek taldeak joan zen urtean irabazi zuen Europako txapelketa, eta, horri esker, Amerikako Estatu Batuetan egin zen munduko finalean parte hartu zuen. Gainera, robot-diseinurik onenaren saria jaso zuen.

Robotek2

Taldean honako titulu hauetako heziketa zikloetako ikasleak daude: fabrikazio mekanikoko diseinua, robotika eta automatizazio industriala, eta sistema elektrotekniko eta automatizatuak. Esan bezala, Euskaditik joango den talde bakarra izango da.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren taldea honako hauek babesten dute: Danobat Group, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Fagor Automation, MONDRAGON Taldea; eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Lehendakariordetzaren lankidetza izan du.

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea