Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mondragon Unibertsitateak zerbitzuen appa garatu du
Ikasleentzat erabilgarriak diren informazioa eta zerbitzu orokorrak biltzen dituen Euskadiko lehenengo unibertsitate-appa garatu du Mondragon Unibertsitateak. Plataformak unibertsitate-komunitatearen beharrei erantzuten die, ikasketen, gai pertsonalen, informazioaren eta kirolaren inguruko beharrei, hain zuzen. Tresnak 14 zerbitzu biltzen ditu, unibertsitateko irakasleentzat, ikasleentzat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat interesgarriak direnak.
Mondragon Unibertsitateko komunitateak ikasturte hasieratik du eskuragarri KoNet aplikazioa. Aurreko ikasturtean ikasle-talde txiki batekin egin zen proba pilotua eta integrazio nagusiak burutu ziren. Dagoeneko 2.158 erabiltzailek instalatu dute appa, bai Android eta bai iOS sistema eragileetan baliagarria dena.
Gaur egun, KoNet aplikazio mugikorrak honako zerbitzu hauek biltzen ditu:
- Langileen direktorioa
- Moodleko taula, ikastaroei, foroei, ekitaldiei, mezuei, jarduerei, egutegiei eta abarri buruzko informazioarekin.
- Ordutegien kontsulta. Eskolen edo ikasgelen aldaketak.
- Kirol-zerbitzuari buruzko informazioa.
- Idazkaritza akademikoa, bekei, laguntzei, notak eskuratzeari eta abarri buruzko informazioarekin.
- Edu Roam-erako konexioari buruzko informazioa.
- Unibertsitateko campus bakoitzaren wifi-sarerako konexioari buruzko informazioa.
- Campus bakoitzeko gune garrantzitsuen eta tokiko zerbitzurik hurbilenen kokapena (farmaziak, banketxeak, ospitalak…).
- Campusetako kafetegiei buruzko informazioa: ordutegia, eguneko menua, kartak, tokia gordetzeko informazioa…
- Aplikazioaren bidezko jolas-jarduerak eta parte hartzekoak.
Hilabete hauetan, liburutegiko, garraioko eta baliabideak erreserbatzeko zerbitzuak gehituko ditu Mondragon Unibertsitateak. Aplikazioa ez dago itxita, zerbitzu eta erabilera berriak gehituz joango dira, unibertsitate-komunitateak beharrak antzematen dituen heinean.