Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Goi-mailako hezkuntzan ekonomia soziala eta kooperatibismoa sustatzeko nazioarteko jardunaldia Bilbon
2023ko otsailaren 9an, nazioarteko jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldiak amaiera emango dio MyDigiCoop europar proiektuari. Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministroak hartuko du parte Bilbao AS Fabrik-en egingo den jardunaldian.
Jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lideratzen duen MyDigiCoop nazioarteko proiektuaren testuinguruan. Hiru dira jardunaldiaren helburuak: lehena, unibertsitate eta goi-mailako hezkuntzan ekonomia soziala eta kooperatibismoaren lantzearen garrantzia eta pertinentziaz aritzea, bigarrena, hausnarketarako espazioa sortzea eta, hirugarrena, Europa dauden esperientzien partekatzea.
MyDigiCoop-en elkarlanean ari dira, batetik, Europako hiru unibertsitate entzutetsu: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Errumaniako Sibiuko Lucian Blaga Unibertsitatea (ULBS) eta Finlandiako Haaga-Helia Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea (HAAGA-HELIA), eta, bestetik, eskarmentu handiko hiru enpresa txiki eta ertainek ere parte hartzen dute proiektuan: Senior Europa, SL (Kveloce, Espainia); Gestionet Multimedia (Gestionet, Espainia); eta Unibertsitate Ekintzaile eta Konprometituen Akreditazio Kontseilua (ACEEU, Alemania). Partaide horien guztien helburua da goi-mailako hezkuntzako ikasle eta hezitzaileen artean mentalitate soziokooperatiboa hedatzea eta sustatzea.
MyDigiCoop proiektuak besteak beste bi emaitza ditu, alde batetik, goi mailako hezkuntzako ikasleeak ekintzailetza sozial kooperatiboan ahaldutzean trebatzeko plataforma interaktibo ireki bat garatu da eta bestetik, plataforma horren erabilerarako zein goi mailako hezkuntzan gaia lantzeko irakasleendako ekintzailetza sozial kooperatiba lantzeko eta sustatzeko gidalerroak jasotzen dituen gidaliburua egin da.
IREKITA DAGO IZEN-EMATEA
Jardunaldia irekita dago interesa duten guztiei, baina, bereziki dago zuzenduta goi-mailako hezkuntzako ikasle eta hezitzaileen artean mentalitate soziokooperatiboa hedatzea eta sustatzea nahi duten horiei, esaterako, unibertsitatean gaia landu nahi duten irakasle, ikerketa talde eta ikasleak zein ekonomia sozialeko agenteei.
- Izen-ematea: izena emateko galdetegia
EGITARAUA
- 09:30 Harrera, erregistroa eta kafea.
- 10:00 Ongi etorria eta sarrera hitzak. Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea.
- 10:15 Ekintzaletza sozial kooperatiboa eta digitalizazioa. Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
- 11:00 Ekonomia soziala eta kooperatibismoa goi-mailako hezkuntzaren esparruan. Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministroa. (Online)
- 11:30 Galderak eta iritzi trukerako tartea.
- 12:30 Bazkaria.
- 13:30 MyDigiCoop proiektuaren emaitzak plazaratzea. Paula Alvarez Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea.
- 14:30 Europako unibertsitate ezberdinetan ekintzailetza sozial kooperatiboan eta kooperatibismoan oinarritutako esperientziak: Haaga-Helia (Finlandia), ULBS (Rumania), ACEEU (Alemania), Mondragon Unibertsitatea (Euskal Herria).
- 17:00 Itxiera.