Mozambikeko garapen-proiektuaren emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Mundukideko Patronatuko kideek

Mozambikeko garapen-proiektuaren emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Mundukideko Patronatuko kideek

Mundukide
Abuztuan, Mozambikeko programa hamar egunez bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Patronatuko hainbat kidek. Mundukideren bidelagunak diren hainbat kooperatibak eta bailarako gobernuz kanpoko elkarteek osatzen dute Patronatua, besteak beste.
2015/10/16

Mozambikekoa da Mundukideren garapen-proiektu aintzindari eta sakonenetako bat eta gaur egun, iparraldeko Marrupa, Montepuez, Majune eta Balama distritoetan presentzia du. Oinarrian nekazaritza garapena da proiektuaren zutabe nagusia eta 75.000 pertsonen bizitza-kalitatea nabarmen hobetzen lortzen ari da.

Patronatuko kideek emaitzak euren begiekin ikusteko parada izan zuten, eta ekarri duten ondorioetako bat izan da Mozambikeko proiektua bide onetik doala; Niassa eta Cabo Delgado probintzietako biztanleen aurrera pausuak ikusirik, erabat merezi duela azken urte hauetan hemendik eta bertatik egindako lan eta esfortzu guztia.

Hona hemen bidaia egin duten kideen testigantzak, guztion laguntzaz proiektuarekin bide beretik jarraitzeko adore eta indarra ematen dituzten hitz itxaropentsuak, hain zuzen.

 

Ibon Antero Intxausti - Mundukide

“Afrikako beste herrialde askotan bezala, Mozambiken ere enpresa transnazional eta kapital finantzarioak lur erosketak masibo eta nekazaritza industrial eta intentsiboa bultzatu nahian ari dira, nekazaririk gabeko nekazaritza, hain zuzen. Mundukide sustatzen ari den nekazaritza eredua beste bat da, nekazarien lana zutabe duena eta aberastasuna banaketa orekatuago bat sortuko duena. Zenbat eta nekazari gehiago eta zenbat eta lur sail eremu handiagotan nekazaritza eredu hau zabaldu, orduan eta atxikituago egongo dira nekazariak lurrera eta gaitasun handiagoa edukiko dute era kolektibo batean kanpotik datozen mehatxu horien aurrean tinko mantentzeko”.

 

Iker Carrasco - Fagor Automation

Proiektu oso interesgarria da eta aldez aurretik uste nuena baino asmo handiagokoa. Oso argi dago zein den helburua, eta helburu horretara iristeko egin behar den kudeaketa. Ikusitakoaren arabera, proiektua oso ondo bideratuta dagoela esango nuke, eta dudarik ez daukat, zorteak pixka bat laguntzen badu, lortuko diren emaitzak oso nabarmenak izango direla”.

 

Cristina Etxanausia Irure - Harreman ONG

“Futuro? Tengo que decir que sí. Es una pregunta que me hacía cuando visitábamos las huertas, conocimos a los labradores y labradoras, el entorno…. Es un futuro con una esperanza de subsistencia, pero una subsistencia firme, que se alargue en el tiempo.

El proyecto, tal y como está planteado me parece muy bueno, es un proyecto que ha llegado para quedarse, para darles soberanía a los labradores, que ellos sean sus propios dueños en todas sus facetas”.

 

Aiora Padilla Urkiola - Hiruatx GGKE

“Lehenik eta behin beharrak identifikatu dira, eta horien arabera diseinatu da urte hauetan zehar programaren kreditu sistema. Programa nekazaritzaren ekoizpenean hobekuntza teknologiko bat bultzatzen ari da. Esaterako, grabitate bidezko ureztapen sistemak, ongarrien erabilpena edota fruta-arbolen txertaketa. Honek, ordea, inbertsio bat eskatzen du baserritarren aldetik. Haziak erosi behar dira, ongarriak, motobonbak”.

 

Julen Madariaga Otazua - Maier Koop Elkarteko lehendakaria eta Mundukideko lehendakariordea.

"Guk geuk, beste pertsona batzuengandik
arrantzan ikasi dugu, gure kooperatibak beste kooperatiben laguntzarekin indartu dira, lankidetza da hori. Orain aukera dugu Mundukide egiten ari den lankidetza lanari babesa emateko. Mundua gure laguntzarekin soilik ez dugula aldatuko aurrez jakinda ere, azpimarratu nahi nuke, gure kooperatibentzat ahalegin txiki bat dena, milaka familiarentzat arrantzan egiten ikasteko aukera/proiektu ezinhobea dela. Eta arrantzan jakiteak epe ertain eta luzera eragin ikaragarria duela."

Ainara Ansa – ORKLI koop Elkartea

Mundukidek kudeatutako baratzetan emakume asko ikusi ditugu lanean, bai gazte zein adinekoak, eta poza eman dit; izan ere, beraientzat diru-etorri garrantzitsua da baratza. Eta leku gehienetan bezala, ekonomikoki zenbat eta independenteagoa izan, orduan eta aukera gehiago ditu emakumeak benetako berdintasuna lortzeko. Hala ere, alor honetan zeregin handia dago egiteko oraindik. Hasieran deskribaturiko irudietara itzuliz, argi dago emakumeak gizonezkoak baino okerrago daudela: emakumeek egurrak buru gainean garraiatzen dituzte eta gizonezkoek bizikletaz. Adierazgarria, ezta?”.