Parte hartu mendirako Columbus produktu sortaren zozketan

Aldizkariko denbora-pasen ataleko jeroglifikoa asmatzeko gai izango zinateke? Lortzen dutenak motxila, mendirako makilak eta botilaren zozketan sartuko dira.
Card image cap
2023/06/16

Ekainean argitaratu da paperezko TU Lankideren azken zenbakia. Sasoi berri honetako TU Lankidek hainbat berrikuntza ditu: atal berriak, erreportajeak, elkarrizketak, entretenimendua, iritzi artikuluak… eta formato berritua. Guztia aldizkaria erakargarriagoa eta irakurterrezagoa egiteko asmoz.  

Berrikuntzen artean, “denpora-pasak” atala ere nabarmentzen da, eta bertan hainbat erronka-jolas aurkituko dituzue. Asmatzen dutenen artean zozketa egingo da, mendirako produktu sorta, Columbus-i esker. Erronkan parte-hartzea oso erraza izango da, paperezko aldizkariaren denbora-pasak ataleko QR kodea eskaneatu eta galdetegia bete.

2023ko uztailaren 24an egingo da zozketa, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin. 

Mendirako Columbus produktu sorta:

Zozketarako izen-ematea itxita dago.

Irabazlea Ibai Iregi izan da. Zorionak!

Errifleak eta errifle-kanoiak