MONDRAGON Estatuan enplegu gehien sortzen duen gizarte-ekonomiako proiektua da

MONDRAGON Estatuan enplegu gehien sortzen duen gizarte-ekonomiako proiektua da

CEPES
CEPESek “Ekonomia sozialeko enpresa garrantzitsuak” izeneko txostenaren beste edizio bat argitaratu du, eta erakunde hauen egoera jasotzen du.
2021/09/15

MONDRAGON Korporazioko kooperatibek 82.156 pertsonari ematen diete lana, 2020ko ekitaldiaren amaieran, eta datu horrek Estatuan enplegu gehien sortzen duen enpresa-taldea dela erakusten du, CEPESek argitaratu duen urteko txostenaren arabera. Atzetik datoz ONCEko (Ilunion) enpresa-taldea, 31.459 lanpostu dituena, eta Kataluniako Clade taldea, 6.942 lanpostu dituena. Kooperatibak negozio-zifraren arabera sailkatuz gero, zerrendako lehena Eroski da (5.377 milioi euro), eta lehenengoetan Orona eta Fagor Ederlan ere sartzen dira.

CEPESek egindako txostenean adierazten da gizarte-ekonomiako 43.192 enpresak 2.184.234 zuzeneko eta zeharkako lanpostu sortzen dituztela, eta horien fakturazioa BPGaren %10 dela.

CEPES txostenaren profila

Txostenean aztertutako 1.056 enpresetatik, 774 kooperatibak dira (%74), 115 enplegu-zentro berezi (%11), 54 gizarteratze-enpresa (%5), 48 lan-sozietate (%5), 25 mutualitate (%2), 24 fundazio eta elkarte (%2), 9 arrantzale-kofradia (%1) eta 7 enpresa-talde (%1).

Txostena osotasunean irakurri daiteke link honetan: CEPES txostena