"Merezi izan du"

Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatiba Hartzekodunen Lehiaketan sartu ondoren, MONDRAGONek Goi Mailako Hezkuntza Zikloetan formazio plan bat diseinatu zuen lan-bazkide haiei irtenbidea eskaintzeko. Hiru urteren ondoren, prozesua amaitu da 58 tituludun berrirentzat. Bideo batek egoera hori bizi duten lau pertsonaren esperientzia jaso du: Amaia Bergaretxe, Juan Cruz Garcia, Asier Ingidua eta Sonia Redondo.
2017/12/12

Ikasketak egitea erabaki zuten pertsonen bizitza nolakoa izan den ulertzeko balio du bideoak, eta balioan jartzen du pertsona horien konpromisoa. Ikasketak, lana eta familia uztartu behar izan dituzte lau protagonistek, askotan lan-jardunaldi amaigabeetan, 14 ordu baino gehiagokoak egun askotan. Une onak eta koplikatuak bizi dituzte Amaia Bergaretxek, Juan Cruz Garciak, Asier Ingiduak eta Sonia Redondok eta euren etxeko ateak eta bizitzako leihoak ireki dizkigute. 

Zikloak Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoan eta Bergarako Miguel Altuna Institutuan eskaini dira

Amaia eta Juan Cruzek formazioa bukatu dute; Asier eta Sonia oraindik ere ikasten ari dira. Laurek kontatu digute nolakoa izan den edo izaten ari den euren esperientzia eta bizitako sentsazioen berri eman digute. Lau protagonistak oso pozik daude Goi Mailako Zikloa amaitu dutelako edo amaitzeko bidean daudelako, erronka berriei aurre egiteko motibatuta y laurak oso argi dute: "Apustuak merezi du".

200 pertsona hiru urtetan

Bideoak Felix Zugasti, Goi Eskola Politeknikoko irakaslearen; Gurutz Txopeita, Fagor Ederlaneko Giza Baliabideetako zuzendariaren; eta Juan Luis Urrutia, Cikautxoko Giza Baliabideetako zuzendariaren adierazpenak ere jasotzen ditu. Azken hiru urteotan 200 pertsonak parte-hartu dute Goi Mailako Hezkuntza Zikloetan eta horietatik 58k lortu dute titulazioa iragan ekainean. Titulatu berri gehienak kontsolidaduta daude edo kontsolidazio bidean. 

Formazio Planaren diseinuan MONDRAGONek Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babesa izan du, eta zikloak Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoan eta Bergarako Miguel Altuna Institutuan eskaini dira.

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automozio osagaiak

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea