MONDRAGONeko kooperatibak euskara-planak sortzeko eragile

Euskaragileak enpresa batzordea osatzen duten eragileek, tartean MONDRAGONeko zenbait kooperatibak, Euskara-planak egitera animatu nahi dituzte beste enpresak. Horretarako, prozesuaren inguruko informazioa bildu dute dokumentu batean eta enpresetan horren berri zabaltzen hasi dira.
Card image cap
2023/08/24

Dokumentuan jaso dutenez, lanean euskara baliatzeak balio erantsia ematen dio enpresari. Besteak bestei: lehiakortasuna, konfiantza, sinesgarritasuna, kalitatea, berrikuntza eta langileen motibazioa. 

Zer dira Euskara-planak?

Enpresaren ezaugarri eta premietara egokitutako prozesu planifikatuak dira Euskara-planak, helburu hauek ditu:

  • Euskara erakundean integratu eta erabilera zein presentzia areagotzea.
  • Erakundea euskararen kudeaketaz jabetzea eta plana bideratzeko egitura eratzea.
  • Hizkuntzen erabilera eta presentzia arautzea.

Euskaragileak enpresa batzordea

Enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresen batzordea. Tartean daude Cikautxo, Batz, Danobat Group, Eika, Fagor Taldea, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Orkli. Euskaragileen batzordea osatzen dute honako enpresekin batera: Elay, Elkar, Goizper Group, IMH eta Irizar.

2015ean sortu zuen Euskaragileak proiektua Kontseiluak eta gaur egun Bai Euskarari Elkartea da sustatzailea.

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

Automoziorako moduluak eta sistemak

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

Egosketa elektrikorako irtenbideak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak