Osartenek Osalan saria jaso du

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, Osartenek Orklirekin batera garatu duen proiektu bat saritu du, lanpostuan hezur eta giharretako lesioak saihestera bideratuta.
Card image cap
Zigor Artamendi, Osarteneko zuzendari orokorrak jaso zuen saria. Argazkian beste saridunekin eta Osalaneko ordezkariekin.
2021/10/27

Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, Osarteni, MONDRAGON elkarteko prebentzio zerbitzu mankomunatuari, Osalan 2021 saria eman dio, lan-esparruan Gihar eta Hezurretako Nahasteei Aurrea Hartzeko Praktika Egokien saria.

Epaimahaiak, Orklirekin batera garatu duen proiektua saritu du, dekoletajeko lanpostuetan hezur eta giharretako lesioak saihesteko ergonomia hobetzeko.

Captura de pantalla 2021-10-27 a las 10.04.24.png

Osalaneko epaimahaiak oso positibotzat jo du langileen eta zuzendaritzaren parte-hartzearekin enpresaren kudeaketan ondo integratu izana, eta azterlanetik eratorritako lanpostuetan aldaketak proposatu ditu, bai eta Transferigarritasun eta iraunkortasun handiko ekintza bat ere, langileen osasunean inpaktua duten datuak emanez.

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak