Kursaala goraino bete zen Arizmendiarrietaren omenez eginiko kontzertuan

Pasa den ostiralean, apirilak 17, 1.800 pertsona inguru izan zen Kursaalen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoiak eskainitako kontzertuan.
2015/04/20

Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua Kursaalean

Hitzordua pasa den ostiralean izan zen, apirilaren 17an. Bertara 1.800 pertsona inguru hurbildu ziren. Beraien artean, erakundeetako ordezkariak, Arizmendiarrietaren familiarteakoak, eta baita fundatzaile eta bazkide kooperatibistak ere. Eszenatokian Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia eta tartean egunerako prestatu zuten errepertorio bikaina (Verdi, Mascagni, Sorozabal eta Mikel Laboaren konposizioekin). Sekulako interpretazioa eskaini zuten, bertaratu zirenak emozionatu arte.

Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua Kursaalean

Azken finean, kontzertu ahaztezina izan zen, bizi dugun Esperientzia Kooperatiboaren momentu berezi honetan.

Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua Kursaalean

Meza eta omenaldia

Horretaz gain, atzo igandea, apirilak 19, bi zeremonia ospatu ziren Markina Xemein eta Barinagan, Mario Iceta Bizkaiko gotzainak eskainita. Ondoren, Arizmendiarrietaren omenezko ekitaldi bitxia ospatu zen. Bertan izan ziren, Urkullu Lehendakaria, Arizmendiarrietaren familiartekoak, eta MONDRAGONeko ordezkariak.

Argazki gehiago hemen: https://www.flickr.com/photos/tulankide/with/17021767978/