Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskik supermerkatu berria inauguratu du Aretxabaletan (Gipuzkoa)
EROSKIk supermerkatua inauguratuko du Aretxabaletako Basabe industrialdeko 2.ean, Gipuzkoan. Supermerkatu berria kooperatibaren Zurekin eredu komertzialekoa da. Eredu horrek elikadura osasungarria eta jasangarria bultzatzen ditu, sasoiko eta tokian tokiko elikagai freskoen proposamen zabal bat eginda.
Zurekin eredua, elikadura osasungarria eta jasangarria bultzatzen dituena
Kooperatiba ari da pixkanaka gauzatzen irekiera propioen plana penintsularen iparraldean, non oso ospe ona baitu EROSKIk. Kooperatibak ia %2 igo ditu salmentak EAEn, Nafarroan, Galizian eta Balearretan urteko lehen seihilekoan. Lau urte honetan 300 milioi euro baino gehiago inbertituta, 670 saltoki dira jada belaunaldi berrikoak EROSKIren sare komertzialean.
EROSKIren supermerkatu berriak EROSKI/City izena edukiko du, eta 1.378 metro koadroko salmenta eremua eta 70 aparkaleku izango ditu. 1,8 milioi euro pasa inbertituta, 35 laguneko lantaldea izango du, zeinak 3.140 prestakuntza ordu baino gehiago jaso baititu bezeroari irtenbide hobeak emateko eta dendan lan egiten duten profesional taldeek berek autogestioan sakontzeko. Hemendik gutxira, EROSKI Bidaiak agentziaren bulego bat irekiko du supermerkatuaren ondoan.
Osasunaren eta Jasangarritasunaren konpromisoen ildotik, supermerkatu berriak atal berritzaile bat izango du, Elikadura Ekologikoa eta Dietetikoa izenekoa, eta, horrekin batera, janari sorta zabal bat glutenik gabeko dietak egiten dituztenentzat bezala berdin azukre, gatz eta gantz gutxikoak eta horrelako beste dieta batzuk egiten dituztenentzat ere. Nabarmentzekoa da, hala berean, bezeroaren arreta pertsonalaren alde egindako apustua, mahaiak jarri baititu, harategian, urdaitegian eta arrandegian. Arreta pertsonala aldatuz joango da pixkanaka, kontsumitzaileari EROSKI Club txartelaren bitartez egindako eskaintzekin eta promozioekin, zeinak dagoeneko 241.000 bezero-bazkidetik gora baititu Gipuzkoan. Horrez gain, supermerkatu berriak norberak ordaintzeko lau gune izango ditu, laster eta erraz erosi nahi duten bezeroentzat.
Goraka doaz tokiko barazkien, haragiaren eta arrainaren salmentak
Elikadura osasungarriaren eta jasangarriaren aldeko apustu horretan, EROSKIren supermerkatu honek beste ezaugarri bat ere izango du: tokiko ekoizpeneko elikagaien ugaritasuna, batez ere bertako eta sasoiko freskoena. Lehen seihilekoan, EROSKIk ia %9 igo du barazkien salmenta, eta arrandegiko eta harategiko salmentak, berriz, %10 eta %7,8 hurrenez hurren. EAEko sektore ekonomiko guztiak aintzat hartuta, EROSKI 1.900 hornitzailerekin ari da lanean, eta 650 milioi eurotik gorako erosketak egiten dizkie urtero.
Inaugurazio ekitaldi ofiziala atzo
Nahiz eta supermerkatu berriak ateak gaur ireki dituen jendaurrean, 09:00etatik 21:00etara, EROSKIko langileek, senideek eta Bezero Bazkideek atzo arratsaldean inauguratu zuten denda berria, 19:00etan. Bertan izan ziren, besteak beste; Unai Elkoro Oianguren, udalerriko alkatea, eta EROSKIko ordezkariak.