IK4-IKERLAN potentzi elektronikako Europako plataformarik garrantzitsuenean sartu da

IK4-IKERLAN potentzi elektronikaren arloan dagoen plataformarik garrantzitsuenean sartu berri da, hau da, European Center for Power Electronics zentroan.Erakundeak 70 enpresa eta beste hainbeste unibertsitate eta ikerketa zentro baino gehiago elkartzen ditu, orain dela hamar urte baino gehiago sortu zen, eta potentzi elektronikaren arloan ikerketa, berrikuntza eta transferentzia teknologikoa sustatzen dihardu.
Card image cap
Plataformak bere bazkideek ikerketa proiektu bateratuetan parte hartzea sustatzen du.
2014/03/05

Hainbat enpresaren abalari esker, IK4-IKERLAN ‘konpetentzi zentro’ moduan errekonozitu dute, hau da, erakunde horrek ikerketaren arloan bere kideei ematen dien izendapenarekin."ECPE erakundeak aukera emango dio IK4-IKERLANi arlo horretako eragile nagusiekin harreman estuak ezartzeko, eta horrelako sare garrantzitsu batean parte hartzeak dakartzan onurez baliatzeko", adierazi du Ion Etxeberriak, ikerketa zentroko Automatika eta Potentzi Elektronikako Jakintza Arloko arduradunak (AEP).

Izan ere, plataforma teknologiko horrek bere bazkideek ikerketa proiektu bateratuetan parte hartzea sustatzen du, eta horretarako finantzaketa ematen die.Gainera, ahalegin handia egiten du kideen artean ezagutzak trukatzeko, eta hitzaldi eta azoken inguruan oso programazio osatua dauka.

Horrez gain, ECPEren bokazioa aipatu teknologiaren bilakaeraren ildo nagusiak ezartzea da.Eta aldizka bide orri bat aurkezten du, sektore osoarentzat erreferentzia moduan balio duen agiria, zeinean potentzi elektronikaren teknologiak lortu beharreko helburuak markatzen dituen.

Ikerketa zentro teknologikoa