Irakurriena
- 1. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 2. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 3. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 4. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 5. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
- 6. Batzar orokorrak gai nagusi, TU Lankide aldizkariaren zenbaki berrian
- 7. MONDRAGON Hospitalityk eta Mondragon Hotelak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
- 8. MONDRAGONek XXI. mendeko erronkei ekarpena egiten dieten gradu edo master amaierako lanik onenak sarituko ditu
- 9. Industria eremuko Euskadiko hitzordurik handienean izango da MONDRAGON
- 10. Eroskiko emakumezkoen taldea garaile Bilboko Enpresen Lasterketan
ONCE Euskadik eta Eroskik luzatu egin dute ikusmen desgaitasuna dutenak gizarteratzeko duten lankidetza
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/once-euskadik-eta-eroskik-luzatu-egin-dute-ikusmen-desgaitasuna-dutenak-gizarteratzeko-duten-lankidetza/@@images/6fa3f661-3696-4750-87fa-38869fc63bb9.jpeg)
Hitzarmen hori sinatzeko, elkartu dira Usue Vallejo Delcan ONCEk EAEn duen lurralde ordezkaria eta Alejandro Martinez Berriochoa Eroskiren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendaria. Hala, bi erakundeek berretsi egin dute kolektibo hori gizarteratzeko eta autonomia indartzeko konpromisoa.
Hitzarmenaren helburu nagusia da ONCEk EAEn dituen afiliatuei jarduera kulturalak eta aisialdikoak eskura jartzea, gizartean guztiz barneratzen laguntzeko. Jarduerak dira tailerrak, hitzaldiak eta beste ekimen batzuk, partaideei autonomia pertsonalerako behar diren tresnak emango dizkietenak.
EAEko ONCEko Usue Vallejo Delcanek adierazi du pozik dagoela, "Eroskiren lankidetza irmoa eta hurbilekoa delako eta gizarteratzea sustatzeko orduan aliatu giltzarria delako. Hitzarmenak aukera ematen digu elkarrekin gizarte bidezkoagaoak eraikitzeko, non denak bizi ahalko diren duintasunez eta berdintasunez."
"Eroskik sortu zenetik lantzen ditu askotariko gizarte ekimenak, eta lerrokatuta dago gure balio korporatiboekin"
Alejandro Martinez Berriochoak, berriz, hauxe gogorarazi du: "Eroskik sortu zenetik lantzen ditu askotariko gizarte ekimenak, eta lerrokatuta dago gure balio korporatiboekin; hala era efektiboan laguntzen aritzen gara gizarte zuzenago eta elkartasun handiagoko baten alde. ONCE Euskadirekin egindako hitzarmen honen bidez, gizarte bazterketa jasateko arriskuan direnak eta jende behartsua integratzen laguntzeko borondatea indartu dugu, eta gizarte erantzukizunarekin eta dibertsitatearekin konprometituta gaudela berretsi dugu."
Ekarpen ekonomikoa
Hitzarmen berriaren barruan, era berean, Eroskik ekarpen ekonomiko bat egingo dio ONCEri, aipaturiko jarduerak finantzatzeko. Bi erakundeen lankidetzak arlo bat baino gehiago hartzen ditu, hala nola laneratzea, prestakuntza eta teknologia berriak eskuragarri jartzea eta irisgarritasun unibertsala.
Bi aldeek borondatea erakutsi dute elkarrekin lan egiten jarraitzeko eta hala ikusmen desgaitasuna dutenen bizi kalitatea hobetu eta gizartean guztiz barneratzen laguntzeko.