DOCs saio berriak ekoizpen konponbide eta aplikazioak aztertuko ditu

Aurreneko saio arrakastatsua eta gero, badator otsailaren 28an, DOCs egitasmoaren bigarren edizioa.
Card image cap
2018/02/06

Oraingo honetan, 2ACAD-ek ekitaldi bat aurkeztuko du, AutodeskEkideIruña Tecnologías eta Saiolanekin batera, 4.0 Industriaren edo Industria Adimendunaren ikuspegi osatu bat eskaintzeko. 

Abiapuntutzat “smart factories” hartuta, produkziorako bitartekoak antolatzeko modu berri bat da, produkzioaren beharrak eta prozesuak hobeto egokitzeko, eta baliabideak efizientzia handiagoz esleitzeko. Digitalizazio horrek laugarren industri iraultza eragin du.

2aCAD eta Autodeskek Autodeskeko diseinuaren azken soluzioak azalduko dituzte, eta errealitate birtualera eta faktorien 3D eskanerrera hurbilduko zaitugu. Errealitate birtualean, erabiltzailea mu8ndu fisikoaren errealitate materialetik bakartzen da, eszenatoki edo ingurune erabat birtual batean “murgiltzeko”.

Puntako garapenak

Ondoren, Ekidek prozesuei balioa emateko moduaz jardungo du, ikusmen artifizialaren edo irudien prozesamenduaren prozesuen bitartez, izaera transbertsala kontuan hartuta. Funtsezko teknologia da 4.0 Industriaren garapenerako. “Produkzioaren begi” moduan, ikusmen artifizialak produkzio malguagoa ahalbidetzen du, produkzio fluxua kontrolatu daitekeelako piezaren ikuskapenaren bitartez.

Azkenik, Iruña Tecnologias etxeak robotika kolaboratiboaren merkatuetan dauden aplikazioan erakutsiko ditu, horren ezaugarriak izanik, besteak beste, malgutasuna, irisgarritasuna eta programatzeko erraztasuna.  Robotika kolaboratiboak robot industrialen belaunaldi berri bat definitzen du, zeinek pertsonekin elkarlanean diharduten, espazio fisikoa konpartituz, robotika industrialaren aplikazio tipikoetan behar diren ohiko segurtasun murrizketarik gabe. Halaber, robotika mugikorraren logistikarako soluzioak ere erakutsiko ditu.

[ Leku erreserba ]­­

Agenda

8:30 – 9:00                 Parte hartzaileen harrera

9:00 – 9:15                 DOCs egitasmoaren aurkezpena - Angel Mari Etxabe – Saiolan SA

9:15 – 9:30                 2ACAD aurkezpena - Manuel Monje – 2ACAD

9:30 – 10:15               Autodesk Diseinu eta Fabrikazio soluzioak - Oriol Llort – Autodesk

10:15 – 11:00             Nola gehitu balioa prozesuei ikusmen artifizialaren bitartez - Oscar Sevillano – Ekide

11:00 – 11:45             Kafea

11:45 – 12:30             Robotika kolaboratiboa eta Robotika mugikorra - Cesar Gonzalvo – Iruña Tecnologias

12:30 – 13:15             Errealitate birtuala, faktorien 3D eskanerra

13:30 – 15:00             Luntxa eta standetako bisita

Enpresa eta berrikuntza zentroa