Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Ekipo elektro-medikoak
Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Osasun sektoreko kooperatiben arteko elkarlan bide berriak sustatzen ari da MONDRAGON Health
Arlo soziosanitarioan eta osasunaren sektorean marka erreferentea bilakatzeko helburuarekin eta interkooperazioa sustatzeko nahiarekin ari da lanean MONDRAGON Health. MONDRAGONen zentro koporatiboaz gain, honako kooperatibok osatzen dute iniziatiba interkooperatiboa: Bexen Cardio, Bexen Medical, Bihar, GSR, Fagor Healthcare, Osarten eta Erreka. Antzuolako kooperatiba izan da Batzordera batu den azkena, izan ere, Medical Device sektorean ari da bere teknologia eta ezagutza hedatzen.
Azken proiektuen berri emateko eta kooperatiben jarduna ezagutzera emateko, azken egunotan MONDRAGON Health-eko ordezkariek bilera eta bisita ezberdinak egin dituzte, Danobat kooperatibara eta Leartiker Zentro Teknologikora, besteak beste
Azken proiektuen berri emateko eta kooperatiben jarduna ezagutzera emateko azken egunotan MONDRAGON Health-eko ordezkariek bilera eta bisita ezberdinak egin dituzte, Danobat kooperatibara eta Leartiker Zentro Teknologikora, besteak beste. Bai batean zein bestean, aipatu kooperatibek osasun sektorearentzat garatzen dituzten proiektuen berri jaso dute bertatik bertara. Era berean, Danobatek eta Leartikerrek dibertsifikazoan -bai produktu zein merkatuetan- eta kooperatiben arteko sinergia bilaketan egiten duten lana balioan jartzeko helburua ere izan zuten bisitek.
Opor ostetan, beste bisita eta bilera bat dago aurreikusita. Hain justu ere, Ondoan kooperatiba bisitatuko dute.
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Ekipo elektro-medikoak