Parte hartu Bermeoko Nafarrola Hoteleko egonaldi baten zozketan

Urriko aldizkariaren hieroglifoa asmatzeko gai izango zinateke? Lortzen dutenen artean Bermeoko Nafarrola hotelean bi lagunentzako egonaldia zozketatuko da.
Card image cap
2024/10/14

Urrian TU Lankide paperezko aldizkariaren azken alea argitaratu da. Denbora-pasen ataleko hieroglifikoa asmatzen dutenen artean, Bermeoko Nafarrola hotelean bi lagunentzako egonaldi baten zozketa egingo da. Egonaldiak bi pertsonentzako gau bat eta gosaria barne hartzen ditu.

Nafarrola hotela espazio esklusiboa da, non naturak gastronomiarekin, bizimodu onarekin eta esperientzia paregabeekin bat egiten duen. Urdaibaiko Biosferaren erreserba betean kokatua dagoen toki hau erosotasun lasaiaren eta luxu isilaren zaleek gozatzen dute.

Zozketa 2024ko abenduaren 13an egingo da AppSorteos aplikazioaren bidez eta TU Lankide irabazlearekin harremanetan jarriko da.

Irabazleak sei hilabeteko epea izango du saria trukatzeko.

Erronka honetan parte hartzea oso erraza da: paperezko aldizkariaren Denbora-pasak ataleko hieroglifikoa asmatu eta galdetegi hau bete.