Arrakasta kasuak argitara emango ditu Shaking HUB komunitateak

Adimen Artifizialaren komunitate irekia da Shaking HUB, urrian sortutakoa, eta aipatu arloan MONDRAGONeko kooperatibek garatzen dituzten arrakasta kasuak ezagutzera emango ditu.
2022/11/04

MONDRAGONek sustatutako Adimen Artifizialeko komunitate irekiak bideo ezberdinen bitartez arrakasta kasuak ezagutzera emango ditu datozen egun eta hilabeteotan. Besteak beste, Adimen Artifizialeko proiektuak garatzen dituzten kooperatibek parte hartuko dute komunitatean eta euren proiektuak erakutsiko dituzte, hala, Fagor Elektronika, Lortek, Mondragon Unibertsitatea, LABORAL Kutxa edo eta ERREKA kooperatibak ari dira proiektuan parte hartzen. Eta aipatu kooperatibek garatzen ari diren proiektuak bideo formatuan erakusteko asmoa du Shaking HUBek.

Urritik abian

Adimen Artifizialean interesa duten pertsonak konektatzeko helburuaz sortu da Shaking HUB, mundura irekia, Korporaziotik harago. Teknologiak eta talentuak bat egingo dute komunitate berrian, pertsonak eta proiektuak, gizakia eta makina batuko dira, inspiratzaile izateko asmoz.

Shaking HUBen pertsona eta erakunde ezberdinek parte hartuko dute. Albisteak argitaratu eta partekatu ahal izango dituzte, networking espazio gisa ere funtzionatuko du, ekitaldi, argitalpen eta proiektu berrien gaineko informazioa partekatuz. Lan eskaintzak eta praktika aukerak ere aurkitu ahal izango dira. Eta noski, Shaking HUB Linkedinen ere egongo da, non mundu guztiko profesionalek parte hartu ahal izango duten.

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.