Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGONek Madrileko South Summit topagunean parte hartu du
Aurten ere bildu dira talentua, berrikuntza eta ekintzailetza South Summit-en. Topagune honen helburua ekonomiaren motor gisa eragiten duten ekintzaileei bultzatzea da, eta horrekin batera, berrikuntzarako daukaten gaitasuna bizkortzeko tresnak ematea, etorkizun hobe baten eraikuntza sustatu dezaten.
Aurtengo topagunea Madrilen egin da, ekainaren 7tik 9ra. Guztira, 650 hizlari baino gehiago bildu dira, 10 agertokitan, eta 100 inbertsio-proposamen iritsi dira finalera, korporatibentzako eta startup-entzako standak erakusteko gunean. Mundu osoko 17.000 lagunek parte hartu dute, eta horietatik 6.500 ekintzaileak izan dira, 6.000 exekutiboak eta beste 2.000 arrisku-kapitaleko funtsetan 325 mila milioi dolar inguru kudeatzen dituzten inbertsoreak. Jardunaldietan, berrikuntza-proposamen handiei eman zaie ahotsa eta enpresa-liderren eta adituen historia arrakastatsuei.
Aurtengo topagunea Madrilen egin da ekainaren 7tik 9ra, guztira 650 hizlari baino gehiago bildu ditu, 10 agertokitan, eta 100 inbertsio-proposamen iritsi dira finalera.
MONDRAGONen parte-hartze estrategikoa
Topagune honek garrantzia baldin badauka bertan modu aktiboan parte hartzen duten proiektuen negozio-aukerak eta negozioen ikusgarritasuna dira. 11. edizio honetan ere modu estrategikoan hartu dute parte, babesle gisa MONDRAGON Sustapen Zentroak eta Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academyrekin batera. Horrez gain, kooperatibetako zuzendaritzekota dozena bat kidek eta LEINNeko 50 ekintzaile baino gehiagok ere hartu dute parte programatutako jardueretan, bereziki startup bat martxan jartzearekin harremana zeukatenak eta/edo korporazioetan berrikuntza irekiko gaiak lantzen dituztenak.
MONDRAGONek Innovation Partner gisa kokatu du bere marka, eta Mondragon Unibertsitatea, berriz, Fostering Ecosystem Partner gisa, eta Industry 4.0, jasangarritasuna eta osasuna arloetako proiektu garrantzitsuenak esleitzeko fasean egon dira. Horrez gain, epaimahaietan eta mahai-inguruetan zuzenean parte hartu ere.
Hezkuntza berritzailearen buruan
Ekainaren 8an, ostegunez, Ibai Martinezek, TEAMLABSeko zuzendari nagusiak Revolutionizing Education: Innovative Systems & Methods panelean parte hartu zuen, Mondragon Team Academyren izenean. Bertan, LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduaren esperientzia partekatu zuen, ikasteko modua eraldatzen ari den metodologia berritzaile gisa. Panel horretan hezkuntzaren etorkizuneko funtsezko gaiak jorratzen zituzten esperientzia esanguratsuak eta erreferenteak partekatu ziren.
Etorkizun berdeagoa
Egun horretan bertan, Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Enpresa Sustapenerako Zentroko zuzendariak, Circularity & clean Energy: is your Passport green? panela zuzendu zuen. Arlo horien eta belaunaldi berrientzako etorkizun berdeagoa bultzatzeko beharrezkoak diren inbertsioen arteko elkargune izan zen eta Circular Replay izeneko enpresa berriari buruz hitz egin zuten parte hartzaileek. MONDRAGONeko hainbat kooperatibek eta industria arloko dibisioek sortu dute, Sevillako bazkide estrategiko batekin (Exxita Be Circular).