Mondragon Unibertsitateak Imagine Cup 2013ko Espainiako finala jokatu du

Mundu erreala eta birtuala nahasten dituen 'Remotion 3' proiektuarekin lehiatuko dira arrasatearrak Granadako eta Murtziako unibertsitateen aurka. Datorren eguenean, apirilak 4, izango da finala. Irabazleak uztailean Errusian jokatuko den Imagine Cup 2013ko nazioarteko finala jokatzeko txartela irabaziko du.
Card image cap
Proiektuan parte hartu duten ikasleak.
2013/04/02

Imagine Cup Microsoftek urtean behin antolatzen duen txapelketa da, eta teknologiaren bitartez gure gizartea hobetzea du helburu. Amestu, eraiki eta bizi leloarekin, talentu gazteei zuzendutako txapelketa da.

Proiektuaren bideragarritasuna

XI. edizioko Espainiako finala ESNE unibertsitatean egingo da, Madrilen, eta hiru taldek parte hartuko dute: Mondragon Unibertsitateak, Murtziako Unibertsitateak eta Granadako Unibertsitateak. Lehiaketa apirilaren 4ean izango da, eta apirilaren 5ean jakinaraziko dute zein izan den talde irabazlea. Talde irabazleak uztailaren 8tik 11ra arte San Petersburgon (Errusia) egingo den nazioarteko finalean defendatuko du bere proposamenaren bideragarritasuna, originaltasuna eta balioa.

'Remotion 3' proiektua

Remotion 3 proiektua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Sistema Txertatuen Masterreko lau ikaslek diseinatu dute: Aitor Akizu, Ander Gordoa, Unai Alegre eta Josu Lopez. Urruneko gidatzea eta on line lehiaketa erreala bateratzen ditu bideojokoak. Hala, munduko edozein erabiltzailek parte har dezake auto lasterketa erreal batean etxetik irten gabe, eta edozein aginte mota erabilita.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa