Eroski, Enpresen Lasterketako irabazleen artean

Enpresen Lasterketa atzo jokatu zen, maiatzak 8, eta aurreko urteotako arrakasta bizi zuen, izan ere 457 ekipo iritsi ziren helmugara.
Card image cap
2016/05/09

Robin, Eroski eta IMQ Enpresen lasterketaren 9. edizioaren irabazleak izan dira. 457 taldeek gurutzatu dute helmuga.

Mutilen mailan, Robin helmuga gurutzatu du 28:30ko denborarekin, ondoren Irizar (28:35) eta hirugarren postuan CAF 1:48 minutu geroxeago.

enpresen lasterketa.jpg

Emakumezkoen artean, berriz, Eroskik lortu du lehen postua, 38:22 denborarekin. Ondoren sartu ziren helmugan Clínica La Asunción (38:31) eta Universidad Deusto (39:51).

Kooperatiben ordezkapen handia

Partehartzaileen artean, gizonezko 220 ekipo izan ziren, 35 emakumezkoak eta 223 mixtoak. Erronka guztientzat berdina: ibilbidearen 8.500 metroak korritu eta Alderdi Ederreko muga iristea.

Urtero bezala, aurten ere kooperatiba asko animatu dira lasterketan parte hartzen: Mondragon Unibertsitatea, Orona, Fagor Ederlan, Ulma, LKS, Kiro Robotics, ...

Banaketa komertziala