Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Fagor Mugi-k kilometro iraunkorrak batzen jarraitzen du
Kilometro iraunkorrak pilatuz doa lanerako bidean mugikortasun iraunkorra bultzatu nahian Fagor Taldeak martxan jarritako Fagor Mugi aplikazioa. Erabiltzaile kopuruari dagokionez, sortzetik hartua duen goranzko joerari eutsi dio 2022an -ia %19 egin du gora-. 211.949 kilometro egin dira guztira, 45.157 CO2 tonaren isurketa saihestuz. Hain zuzen ere, Fagor Taldeko kooperatibetako kideek lanera bidean bizikletaz, oinez, garraio publikoan, auto partekatuan, patinetez… eginiko lekualdatzeak barnebiltzen ditu aplikazioak, eta parte hartzaileek sariak jasotzen dituzte trukean -tokiko komertzioetarako erosketa bonuak, EAEko garraio publiko sarean erabilgarri den Mugi txartelerako doako kargak…-.
Besteren artean, aplikazioaren goranzko joera azpimarratu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak: “Goraka doa mugikortasun iraunkorraren alde egiten duen pertsona kopurua, eta hori nabari da Fagor Mugi aplikazioan. Geuretik, enpresen alorretik, bultzada eman gura izan genion mugikortasun iraunkorraren erronkari. Jakin badakigu asko garela egunerokoan Fagor Taldeko kooperatibetara doan pertsona kopurua; eta, ahal dugun heinean, guztion lekualdatzeak iraunkor bilakatzen saiatu beharra dugula. Horretan lagundu gura du Fagor Mugik”.
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana, lanketa fasean
Fagor Taldeak erronken artean du mugikortasun iraunkorra bultzatzea; eta, bide horretan, Fagor Mugi ekimenaz gain, badira martxan dituen bestelako ekinbideak ere. Izan ere, Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren lanketarekin dabil uneotan. “Ez dugu Fagor Taldera mugatu gura. Hortik harago joan gura dugu. Helburua da Debagoiena mailako plan bat lantzea. Tartean, sinergiak bila daitezke kooperatiben eta bailarako erakunde publikoen artean, besteren artean, Debagoiena barruko mugikortasun aukera desberdinen antolaketa egokirako. Aukerak egon badaude”, argitu du Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
Aurten bukatuko litzateke Fagor Talde osorako ekintzak barnebilduko lituzkeen plana, eta horretan sakontzen jarraituko litzateke, hortik harago eginez, Debagoiena mailako proposamen sorta bat landuz. Besteren artean, kooperatibetan auto elektrikoentzat karga puntuak jartzeko beharra du identifikatuta orain arteko lanketak; eta, hala, horretan lanean hasia da dagoeneko Fagor Taldea.