PTGaraia gune kardio-babestua izango da boluntarioen bitartez

PTGaraiaren instalazioetan datorren martxoaren 21ean istripu kardiobaskularren tratamendu goiztiarrean trebatutako boluntarioen komunitate bat eraikitzea helburu duen prestakuntza egingo da.
Card image cap
GSR enpresako Esti Zaitegik, PTGaraiako Myriam Etxegoienek eta Ikerlaneko Ion Etxeberriak boluntarioen taldearekin bat egin dute.
2022/03/01

PTGaraiak, lan-eremu seguru bat sortzeko konpromisoan, hitzarmen bat sinatu du Bexen Cardiorekin, boluntarioen kolektibo bati doako prestakuntza eskaintzeko, Errealitate Birtuala aplikatuta, pertsona horiek jasotako ezagutza lan-espazioan edo beste edozein lekutan aplikatu ahal izan ditzaten. Lehenengo proposamen honek 20 pertsona prestatu nahi ditu.

Erantzun azkarra emergentzia kasuetan

Urtero 17,5 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira mundu osoan gaixotasun kardiobaskularren ondorioz, eta gaur egun gaixotasun kardiobaskularrak dira Espainiako lehen heriotza-kausa. Ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdiek 30.000 heriotza eragiten dituzte urtean Espainian, eta biziraupenaren batez bestekoa % 10ekoa da. Euskadiko larrialdi-zerbitzuek hilean gutxi gorabehera ospitalez kanpoko 70 bihotz-arnas geldialdi artatzen dituztela uste da. Izan ere, bat-bateko bihotz-heriotza gehienak ospitale-ingurunetik kanpo gertatzen dira.

Horregatik, biziraupen handiagoa lortzeko modu bakarra biktimei tratamendu egokia eta goiztiarra ematea da, eta, horretarako, ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea: geldialdi baten aurrean bizirauteko probabilitatea maximizatzeko, azkar eta eraginkortasunez erantzuteko gai den komunitate bat izan behar dugu. Ikerketek erakusten dutenaren arabera, komunitatearen parte-hartzeak nabarmen hobetzen du ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdiaren arreta.

Proiektu honek bizitza bat salbatzeko beharrezkoak diren ezagutzak emango dizkie boluntarioei.

IZEN-EMATEA:

Ikerketa zentro teknologikoa

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

Ekipo elektro-medikoak

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak