Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Lankidetzaren aldeko apustua egin du Ucinek
Iñigo Ucinek hiru ardatz nagusiren inguruan egituratu du hitzaldia: MONDRAGON, lidergoa Covid garaian eta Korporazioaren bide-orria datozen lau urteetarako. MONDRAGONen aurkezpenaren harira, esaldi borobil batekin definitu du Korporazioaren egitekoa, "pertsonak batzen direnean aukerak biderkatzen dituzte elkarrekin eta gauza ikaragarriak egin ditzakete". Era berean, datuak eskaini ditu MONDRAGONen benetako dimentsioa azpimarratzeko.
Liderren inguruan, adierazi du Covid garaian agertu direla anbizioarekin baina aldi berean apaltasunez. Liderrak "eraikitzaileak" dira, adierazi du. Haiek euren ekarpen eredugarriarekin "hobeak egiten dituzte ingurukoak". 2021/2024 Politika Sozioenpresarialaren inguruan, Ucinek MONDRAGONen dokumentu estrategikoa hitz gutxitan laburtu du, "posizionamendua hobetu beharra dago, lehiakorragoak, kooperatiboagoak eta malguagoak izanez gerta daitezkeen aldaketa disruptiboen aurrean. Hala, adierazi du datozen lau urteotan zeintzuk izango diren landu beharreko alderdi estrategikoak: konpromisoa eta identitate kooperatiboa, jasangarritasuna, etorkizuneko negozioak, malgutasuna eta moldagarritasuna, eraldaketa digitala, interkooperazioa eta talentuaren erakarpen eta garapena.
Pandemiari aurre egiteko egin duten 'ahalegina' eskertu die Iñigo Ucín-ek kooperatibei, "elkartasun ariketa itzela izan da kooperatibek hilabete hauetan erakutsi dutena'" adierazi du.
Beste ekarpen batzuk
Galdera-erantzunen atalean, Ucin-ek hitzaldia jarraitu dutenen galderak erantzun ditu eta gai ezberdinen inguruan bere iritzia partekatu du.
Next Generation Fondoak: Txalotu egin du Europaren jarrera krisian eta gaineratu du ikusminez bizi duela fondoen banaketa eta banaetarako erabiliko diren irizpideak ezagutzeko irrikitan dagoela. MONDRAGONek hiru proiektu makro aurkeztu ditu, hiru arlotan: digitalizazioa, energia eta jasangarritasuna, osasuna eta pertsonen zaintza.
Biden efektua: "Oso albiste ona da, bereziki berriro eraikitzeko aurreko presidenteak eragindako hondamendia". Edozein modutan ere Ameriketako Estatu Batuek bizi duten desberdinkeria soziala azpimarratu nahi izan du, "sekulako tentsioa eragin duelako eta populismoei ateak irekitzen dizkielako".
Covid, negozioak: "Desertua zeharkatu behar genuen eta zorionez MONDRAGONek kantinplora nahiko beteta zeukan". Egoerak hobetu du eta desertuaren zeharkaldia ez da hain traumatikoa izango, izan ere lehenengo konfinamenduarekin alderatuta, egoerak hobera egin du eta aktibitateak gora egin du, bereziki industria arloan. Edozein modutan ere, "enplegua murriztu egingo da eta MONDRAGONek enpleguen %3 gal ditzake".
Txertoa: Oso albiste ona da, esan nahi baitu osasun arloko soluzioa gertu dagoela. Ekonomiak ere hobetu egingo du arazo sanitarioa kontrolatzen den egunean eta olatua hartzeko prest egon beharko dugu.
Lankidetza: MONDRAGONeko lehendakaritzara iritsi zenean interkooperazioa sustatzea eta hedatzea izan ziren Ucinen erronka nagusiak eta, adierazi duenez, gaur ere apustu sendoa dira. "Balio kooperatiboak dituzten liderrak identifikatzea" ere bada presidentearen helburuetako bat.
Ikasgaiak. "Tanke eta misilak ekoitzi baino gehiago, gure sistema soziosanitarioa hobetu beharra daukagu". Hala, Ucinek esan duenez "sektore berrietan negozioak sustatu behar ditugu, osasun arloan, digitalizaioan edo eta ekonomia berdean".