Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
Ulma Taldeak siriar errefuxiatuen krisian laguntzen du, bere Fundazioaren bitartez
Kanpaina irailean jarri zen martxan eta urtea bukatu arte iraungo du. Laguntzea nahi duenak dirua sartu dezake ACNURen kontuan ES42 3035 0081 36 0810045602, kontzeptuan Ulma adierazita. Beste aukera bat ACNUReko bazkide egitea eta horretarako www.acnur.es web orrian daude argibideak.
Aurretik ere, ACNURekin elkarlanean aritu izan da Ulma, 5 urte baino gutxiagoko haurren nutrizio txarra ekiditeko fondo bilketan. Maiatza eta ekainean, kolektiboaren erantzunari esker, 200 haurren baino gehiagoren nutrizio txarra ekiditen lagundu zen, haientzat barra energetikoak bilduz.
Gaur egun milioika siriarrek behar dute laguntza. Siriar errefuxiatuen larrialdia garaiko krisi humanitario handienetakoa baita.
Jada 4 milioi errefuxiatu baino gehiago eragin dituen gatazka izugarri batetik ihes ari diren gizonak, emakumeak, haurrak, zaharrak eta gaixoak dira. Herrialde mugakideek ezin dute gehiago, milaka familia bizirik irauten saiatzen dira oso baldintza zailetan, eta errefuxiatu askok beren bizitzan arriskuan jartzen dute, Europara heldu nahian, heriotzatik ihesean.
ACNUR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak gerra errefuxiatuak babestu eta laguntzen ditu munduan. 1950ean sortu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, eta 1951n hasi lanean, Munduko Bigarren Gerra amaitu ondoren milioi bat errefuxiatu europarrari lagunduta.