Titanioak aeronautika sektorean duen erabilerari buruzko jardunaldia Garaian

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, bihar, apirilak 14, aeronautika sektoreko Titanioaren Mekanizazioari Buruzko Jardunaldi bat egingo du Garaia Berrikuntza Gunean (Arrasate), eta nazioarteko dozena bat aditu ariko dira, horien artean Airbus St-Eloi-ko (Frantzia) fabrikazio prozesuetako I+G zuzendaria, David Gaudillere.
2011/04/13

Mundu mailako titanio kontsumoak gora egin du oso nabarmen sektore desberdinetan, automozioan, medikuntzan, elektronikan, bioteknologian, eta bereziki aeronautika sektorean. Eta hori hala da, nahiz eta (konformazio edo mekanizatu bidez) transformazioa lortzen zailtasunak izan; horregatik segi behar da hobetzeko moduak ikertzen, prozesu horiei loturiko kostuak murrizte aldera.

Topaketa hau foro bat izango da enpresen artean harremanak egiteko eta arlo honetan dagoen berrikuntzaz eguneratuta egoteko, hala, aeronautika sektorean titaniozko aleazioak aplikatzeko joerei buruzko ikuspegia emango du. Jardunaldian zehar titanioaren mekanizatuari buruzko ikuspegi zabala emango da, eta hainbat gai landuko dira, kontsumo joerak, mekanizatu estrategiak, titanioaren mekanizagarritasuna eta mekanizatuan duen oreka, eta abar, eta gainera titanioa mekanizatzeko erakustaldiak egingo dituzte teknikari adituek.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa