Irakurriena
- 1. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 2. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 3. MONDRAGONek inBiot startupean inbertitu du
- 4. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 5. “Abentura zirraragarria izan da”
- 6. HIREKIN industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 7. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 8. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 9. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 10. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
Teresa del Vallek Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria jaso du
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/teresa-del-vallek-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria-jaso-du/@@images/9d188ecf-e2f6-49e2-bcfa-cf1bc5a33e4e.jpeg)
Donostiako udaletxean egin zen ekitaldia eta ordezkaritza instituzional gorenak hartu zuen parte, Eneko Goya alkatea eta, baita Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako Iñaki Dorronsoro eta Txomin García lehendakariek.
1995etik, Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak ezagutzaren eta kulturaren esparruko pertsona ospetsuen lana aitortu dute urtez urte, besteak beste, Eduardo Txillida eskultorearen, Julio Caro Baroja antropologoaren, María Bayo sopranoaren edo Montxo Armendariz zine-zuzendariaren lana.
Aurten, berriz, Teresa del Valle antropologia feministaren sustatzaile nagusietako bat izan da saritua. Bere lanak oso modu eraginkorrean lagundu du genero-ikuspegia gure herrialdeko garapen kulturalean txertatzen.
Iñigo Urkullu lehendakariak ere halaxe esan zuen sari-banaketan bertan. Teresa del Valle aintzindaria izan zela azpimarratu zuen, beste lankide batzuei formakuntza emateko izan duen bokazioagatik, gaur egun ere ikertzen jarraitzeagatik eta “Antropologiaren bultzadari bere aletxoa jartzeagatik, geure burua gehiago eta hobeto ezagutu dezagun egin duenagatik”.
Teresa del Vallek, bere aldetik, “emozioak nagusituta” hartu zuen saria eta bere ibilbidearen errepasoa egin ondoren, genero indarkeriaren kontrako hitzak izan zituen. Gaur egun bizi dugun une historikoa aprobetxatu egin beharko litzatekeela uste du arazo honi aurre egiteko. Bere hitzetan, “aurrera egitea lortzen badugu eta arazo gaizto honekin bukatzen badugu, gizarte hobea eta koherenteagoa izango gara, bere patuaren jabeago bihurtuko gaitu eta munduan izan nahi dugun lekutik hurbilago jarriko gaitu”.
Elkarrizketa TU Lankiden
Ekaineko TU Lankide aldizkarian argitaratu zen elkarrizketan Teresak bere ibilbidearen errepasoa egiten du eta bestelako hainbat iritzi eta hausnarketa partekatzen ditu.
Irakurtzeko: "El tirón de la cooperación"