Surf, turismo eta bazkari eguna Ikerlanentzat

Ikerlan-eko berrehun bat lagunek Elkarte Eguna ospatu zuten iragan ostiralean.
Card image cap
2019/07/23

Elkarte eguna > IKERLAN

 

Surf ikastaroa kirolari eta ausartenentzat Zarautzeko hondartzan, bisita gidatua XVIII. mendeko Agorregiko errota eta burdinolatik jakinmin handiena erakusten dutenentzat, bisita eta dastaketa txakolindegi batera gastronomia zaleentzat, txirrindularitza beste askorentzat eta bazkaria guzti guztientzat, Itziarreko jatetxe ezagun batean. 

Elkarte eguna > IKERLAN

 Familia argazkia bazkari ostean.

Plan bikaina

Plan bikaina izan zen iragan ostiralekoa Ikerlan zentro teknologikoko langile guztientzat. Elkarte Egunaren edizio eta arrakasta berria. Beste behin erakutsi dute Ikerlanekoek, Europako zein Estatuko eta Euskal Herriko marka eta enpresa garrantzitsuenentzat ikerketa bikainak garatzeaz gain, elkarrekin dibertitzeko gaitasuna ere badutela.

Argazki bilduma.

Ikerketa zentro teknologikoa