Sergio Presa irabazle, Mondragon Unibertsitateak Euskal Encounterren antolatutako lehiaketan

Automatikako ingeniaria da Presa eta lanbidez programatzailea. Euskal Encounterrek informatikako 6.000 zale bildu ditu BECen asteburuan.
2011/07/27

Presak, 24 ordu baino gutxiagoan, lehiaketarako parte-hartzaileei eman zitzaizkien mikrokontrolatzailera egokitzea lortu zuen pong gisa ezaguturiko bideojoko klasikoa. Irabazleak Microsoften 250 GBeko Xbox 360S joko-kontsola eta ARM Cortex-M3 plaka jaso ditu. Hain zuzen, antolatzaileek dispositiboa sortzen laguntzeko banatu zituenak bezalakoak.

Aurtengoa Euskal Encounterren egin den lehiaketaren lehen edizioa izan da, eta parte-hartzaileek poltsikoko beren gadgeta edo dispositiboa sortu behar zuten. Guztira 11 pertsona aurkeztu dira erronka horri aurre egiteko. Mondragon Unibertsitateko Sistema Txertatuetako masterreko eta lehiaketaren arduradun Eñaut Muxikaren esanetan, "oso erantzun ona izan du eta, gainera, aurkezturiko produktuen kalitatea nahiko handia izan da".

Irakaskuntza unibertsitate zentroa