Osarten da AENORek “Enpresa Osasungarria” bezala ziurtatu duen lehen euskal enpresa

AENOR ziurtagiriak egiaztatzen du Osartenek duen kudeaketa planak langileen seguritatea, osasuna eta ongizatea bultzatu eta babesten duela, eta baita lan giroaren jasangarritasuna.
Card image cap
2016/01/20

Osartenek enpresako estrategiaren baitan, kudeaketa planak kontuan hartuta eta organo desberdinen jarraipena aurreikusiz, bere metodologia propioa garatu zuen 2013 urtean, nolabait langileen osasuna ebaluatu eta kudeatzeko. Zerbitzu hau bezeroei eskaini aurretik esperientzia pilotua egin zuten barruan aplikatzeko, eta orduan sortu zen Enpresa Osasungarriaren Plana, denboran irauteko asmoarekin eta kudeaketaren ohiko dinamiketan barneratuta, langileen osasun integrala modu berezituan bultzatzeko.

Testuinguru honetan ospatuko da datorren urtarrilaren 27an, Osarteneko Enpresa Osasungarria Ereduaren dibulgaziozko jardunaldia eta bertan aztertuko da metodologia eta inplementazioaren esperientzia. Ekitaldiaren amaieran AENORrek ziurtagiria emango dio Osarteni.

Enpresa Osasungarriaren Eredua OMS munduko erakundeak ontzat hartu dituen faktoreak hartzen ditu oinarrian: ingurugiro fisikoa eta psikosoziala; osasun baliabideak; eta enpresaren parte-hartzea komunitatean.

Enpresa Osasungarriaren Eredu

Ziurtagiria lortzeko, enpresek Enpresa Osasungarriaren Ereduak ezartzen dituen baldintzak bete behar dituzte eta lan giroan eragin ditzaketen arrisku faktoreak identifikatu, gero kontrolatzeko, gutxitzeko edota ezabatzeko, erakunde bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta. Faktore hauek lau multzotan bereizten dira: ingurugiro fisikoa, ingurugiro psikosoziala, osasun baliabideak eta enpresaren parte hartzea komunitatean.

Eredu hau aitzindaria da munduan eta Munduko Osasun Erakundearen irizpideetan eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen da. Honen arabera, osasuna ulertzeko erabateko ongizatea hartu behar da kontuan: ongizate fisikoa, mentala zein soziala. Helburu nagusiena lan giro osasuntsuak bultzatzea da. Horrela, langileen osasuna eta ongizatea hobetzen da, motibazioa landuz, produktibitatea igoz eta enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatuz, nolabait gizarteko bizi kalitatea suspertuz.

AENORek modu berezian aipatzen du, indar-guneen artean, Osartenek 2015ean lortu duen Gosasun zigilua, Innobasquek emandakoa.

Praktika osasungarriak

Eredu honen aplikazioan badira kontuan hartzeko adibide batzuk, esate baterako ariketa fisikoaren edota elikadura osasungarriaren promozioa. Gainera, langileen artean bakoitzari egokitutako programa bultzatzen du, arrisku kardiobaskularren prebentziorako. Modu berean, Osartenek kudeatzen duen komunitatearen osasuna kudeatzen du, Prebentzio Zerbitzuaren baitan dauden langile zein familiartekoen praktika osasungarriak bultzatuz.

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna