Orbeak %20ko hazkundea lortu du 2017an

Bere webgunean aipatzen duen bezala, aurreikuspena %8 haztea zen baina, 2016arekin alderatuta, %20ko hazkundea lortu dute.
Card image cap
2018/01/12

Hazkunde ekonomikoaren datuak garrantzitsuak dira, baina batez ere duten zentzua da inportantea, izan ere "horrek esan nahi du erabiltzaileek gogotsu hartu dituzuela errepideko bizikletak, mendiko bizikletak, e-bikes... eta baita pertsonalizatzeko proposamena, merkatuan bakarra, MyO".

Albisteak bi testigantza ere jasotzen ditu, Jon Fernandez zuzendari orokorrarena, eta Gonzalo García de Salazar, Orbeako Global Sales manager.

 

Besteak beste, hauek dira batak eta besteak aipatu dituzten komentarioak:

Gonzalo: Beste marka guztiekin alderatuta, Orbean pertsonalizatzeko aukera eskaintzen diogu erabiltzaileari eta horrek bereizten gaitu. Gainera, edozein aldaketaren aurrean erreakzionatzeko gaitasun handia dugu eta hori ere funtsezko abantaila estrategikoa da. 

Beste marka batzuek bizikleta elektrikoari eman diote garrantzia, betiko bizikletaren garapena alde batera utzita. Orbean, aldiz, bi esparruak jorratzen jarraitzen dugu. Gainera, gama altuko bizikletetan ere hazten ari gara.

Jon: Gure hazkundea Europa eta Estatu Batuetan kokatzen da, batik bat. Gainera, estrategia aldetik ‘Closer To You’ delako kontzeptuarekin oso lotuta dago gure hazkundea. 

Elkarrizketa osotasunean irakurtzekohttps://www.orbea.com/es-es/blog/gracias-orbea-logra-crecimiento-veinte-por-ciento-2017/

Bizikleten fabrikazioa