Orbeak 175 urte bete ditu

Orbeako lehen hazia 1840 urtean jarri zuten Orbea anaiek, arma motzak fabrikatzen hasi zirenean. 1969An kooperatiba eratu zen eta urte luze eta zailak bizi izan zituzten, batik bat 80. hamarkadan. Gaur egun, sendo eta errotuta dagoen kooperatiba da, mundu mailan lehiatzen dena beste bizikleta fabrikatzaile onenekin.
2015/09/24

Orbea 175-3

Kooperatiba Mallabian (Bizkaia) kokatzen da eta bertan du produkzio planta nagusia. Horretaz gain, Portugalen ere badu beste lantegi bat eta Estatu Bauetan filial bat. Osotasunean 270 pertsonek osatzen dute plantilla eta horietatik 180 Mallabian dihardute. Urteko fakturazioa 73 milioi eurokoa da. Merkatu eta bezero garrantzitsuenak Europa eta Estatu Batuetan ditu, nahiz eta baduen presentzia esanguratsua beste zonalde batzuetan, Asian adibidez.

Historia

Orbearen historiari errepasoa eginez, 1930 une garrantzitsua izan zen, armen negozioa utzi eta bizikletaren sektorean murgildu baitzen. Garaiko idolo onenen eskutik sartu zen sektorean, Mariano Cañardo esate baterako.

Beranduago, egoera ekonomikoak gainbehera bizi zuen eta ordainketa-etendura eman zen. 1969An, egoerari aurre egiteko bertako langileek hartu zuten enpresaren ardura eta kooperatiba eratu zuten.

80. hamarkada ere berebizikoa izan zen Orbean. Konpetizioaren sektorean sartu zen eta goi mailako bizikletak egiten hasi zen, BTTaren alorrean ere lehiatuz.

Internazionalizazioa

Kirol alorrean bizi duen arrakasta, bat dator marka osoaren internazionalizazioarekin, izan ere bere produktua mundu mailan banatzen da merkatu lehiakorrenetan. Beste segmentu batzuetarako aurkeztu dituen soluzioak ere Orbearen katalogoa osatzen dute: Enduro, Trail, RALLON eta OCCAM.

Artisauak

Orbea 175-1

Orbeak beti zaindu du bereizteko detailerik txikiena ere. Sorreran, armak fabrikatzen zituztenean ere pertsonalizazioa eskaintzen zuten eta piezak bakarrak egiten ziren, sarritan bezeroaren neurrira eginikoak.

Hamarkadak aurrera egin ahala, artisautzaren kontzeptua bizikletetan aplikatu zen. Gaur egun bezeroaren gustura egiten da bizikleta: koloreak, irudiak, marrazkiak, ... torloju bakoitza, pedalak, txirrindulariaren neurrira egiten dira eta horrela lortzen da produktu bakarra, pertsonalizatua.

Bizikleten fabrikazioa