Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
MONDRAGONek nota onarekin gainditu du Covid-19aren krisia
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/mondragonek-nota-onarekin-gainditu-du-covid-19aren-krisia/@@images/bd2ebe75-9ab9-4aa0-bb74-de493a1f74ee.jpeg)
Donostiako Kursaalean egin da gaur goizean MONDRAGON Korporazioaren 2021eko Kongresua. 650 konpromisario zeunden deituta kongresu honetara, talde kooperatiboko kooperatiba guztiak ordezkatzeko.
![TuLankide_Kongresua_EM_2021-18.jpg TuLankide_Kongresua_EM_2021-18.jpg](https://www.tulankide.com/es/mondragon-supera-la-crisis-de-la-covid-19-con-buena-nota/tulankide_kongresua_em_2021-18.jpg/@@images/b5a4e69d-b4e1-4689-aeb2-29a134e2d595.jpeg)
Aurtengo ekitaldian, bi berritasun izan dira: aurrez aurreko formatura itzuli da Kongresua eta hitzaldi baten inguruko eztabaida egingo da–Kohesio eta Garapen Funtsa egokitzea - Tokiko Inplantazioa (FCD-IL) eta Trakzio Proiektuen Funtsa Sortzea (FPT)–. Hitzaldiari dagokionez, kooperatibek ez dute zuzenketarik egin, eta asmoa da funts bat sortzea interkooperazioko proiektuak sustatzeko.
Aurten, besteak beste, organo korporatiboek egindako gestioa aurkeztu da, bai Batzorde Iraunkorrak egindakoa–aurretiaz kide guztiei bidalitako agiri batean ere aurkeztuta–, bai Kontseilu Orokorrak egindakoa.
![TuLankide_Kongresua_EM_2021-20.jpg TuLankide_Kongresua_EM_2021-20.jpg](https://www.tulankide.com/es/mondragon-supera-la-crisis-de-la-covid-19-con-buena-nota/tulankide_kongresua_em_2021-20.jpg/@@images/11651818-192e-48a5-8daa-0d1983b594a2.jpeg)
Aurkezpenetan aritu dira Javier Goienetxea, Jone Urzelai, Iñigo Ucin eta Belen Kortabarria. Eta amaieran, esker berezia luzatu zaio Javier Goienetxeari, izan ere aurtengoa izan da bere azken Kongresua, urte amaieran erretiroa hartuko baitu.
![TuLankide_Kongresua_EM_2021-25.jpg TuLankide_Kongresua_EM_2021-25.jpg](https://www.tulankide.com/es/mondragon-supera-la-crisis-de-la-covid-19-con-buena-nota/tulankide_kongresua_em_2021-25.jpg/@@images/05e6cd41-b8e4-4be4-89a2-647b8562436a.jpeg)
MONDRAGONek positibotzat jo ditu 2020ko emaitzak
Pandemiaren urtekoak hain zuzen. Korporazioan dauden kooperatibek, denen artean, 10.865 milioi euro lortu zituzten salmentetan; hau da, uzkurdura % 6,4 izan zen aurreko urtekoaren aldean. Enpleguari dagokionez, 2020. urtea ixtean, 82.156 lanpostu zeuden; aurreko ekitaldian baino % 1,3 gutxiago. Nabarmendu beharreko beste datu bat inbertsioen zifra da; izan ere, iaz 335 milioi eurokoa izan zen inbertsioa guztira. Bestalde, ebitdak % 5,7ko gorakada izan zuen, eta 1.324 milioi eurora iritsi zen. Kopuru horiek berresten dute kooperatiba gehienak gai izan direla Covid-19aren krisiari notarekin eta gainditzeko moduko inpaktuarekin aurre egiteko, inguruabarrak kontuan hartuta eta egoera txarrak gainditzeko gaitasuna dutela frogatuta.
Halaber, taldeak 2021eko lehen bost hilabeteetan izan duen portaera ikusita, aurreratu liteke ekitaldi honetan susperraldi nabarmena izango dutela.
Arloz arloko balantzea
Banaketa eta Finantza arloetako emaitzak aurkeztu ondoren, orain Industria arloaren balantzea jakin da. MONDRAGONeko industria kooperatibek, ekitaldia ixtean, 37.532 langile enplegatu zituzten, eta 5.271 milioiko fakturazio gehituarekin (-% 13,1) eta 227 milioiko emaitzekin (-% 20) bukatu dute 2020. urtea, kooperatibek errentagarritasuna defendatzeko eta balantzeak babesteko hartutako neurriei esker.
Nazioartekotzearen aldeko apustuaren ondorioz, atzerriko merkatuetako salmentak industria arloaren % 70 dira. MONDRAGONek 138 filial produktibo ditu atzerrian, eta horietan 14.144 lagun baino gehiago enplegatzen ditu.
Industria arloak bilakaera positiboa izan du aurtengo lehen bost hilabeteetan. Salmenten gorakada handia izan da, eta Covid aurreko etapatik oso gertu daude emaitzak. Horrez gain, enpleguaren susperraldia ere nabarmena izan da, batez ere Automobilgintzaren, Osagaiaren, Eraikuntzaren eta Ekipamendua dibisioen bilakaerak bultzatuta.
MONDRAGONek berrikuntzaren alde egin duen apustua ezagutzaren arloan egiaztatzen da. Korporazioak 2.384 pertsonari eman zien enplegua, lanaldi osoan, I+Gan. Atal horretan daude txertatuta, hain zuzen, 14 teknologia zentroak eta I+G unitateak.
MONDRAGONek 545 patente familia ditu indarrean, eta kopuru hori zinez handia EAEko zifrekin alderatuta. Kontuan hartu beharreko beste ekimen bat da martxan jarri dela Adimen Artifizialeko (AA) MONDRAGON komunitatea, AAri lotutako funtsezko esparru teknikoetan sektore askotan aplikatzeko moduko ezagutza sortu eta transferitzeko.
Gainera, kooperatibek 180 proposamen baino gehiago aurkeztu dituzte Europako I+Gko hainbat programatan.
Oraintxe, MONDRAGON Korporazioak 50 proiektu baino gehiago ditu martxan Europar Batzordeak onartuta eta finantzatuta. Horrez gain, Next Generation funtsei dagokienez, MONDRAGON hiru proiektu ildorekin aurkezten da Europako funtsetara –iraunkortasuna, digitalizazioa eta osasuna–, eta horrek 1.500 milioi euroko inbertsioa egitea 6.400 enplegu sortzea eskatzen du.
Banaketaren arloan, zeinetan Eroski eta Erkop taldea baitaude besteak beste, 5.594 milioiko salmentak izan zituzten (aurreko ekitaldian baino % 0,9 gehiago), eta ekitaldia ixtean 40.948 langile zeuden guztira (% 0,6ko igoera). Eroski Taldearen 2020ko bilakaeraren alderdi positiboetako bat emaitza operatiboa izan zen: % 30,2 hazi zen, eta 252,4 milioi eurora iritsi zen, 331 milioiko ebitdarekin (% 26ko hazkundea). Taldearen emaitza garbia -77,6 milioikoa izan zen, balorazio zuhurrago bat aplikatuz aktiboen balioa doitu eta gero.
Finantzen arloko erakundeei dagokienez, LABORAL Kutxak, pandemiaren ondorio negatiboak aurreratzeko 65,7 milioi euroko Covid-19 aparteko hornidura egin ondoren, 87,4 milioi euroko irabazi garbi kontsolidatuarekin itxi zuen 2020ko ekitaldia. Bestalde, LagunAro BGAEk 28.022 mutualista aktiborekin eta 6.864 milioi euroko ondare funtsarekin amaitu zuen urtea, inbertsioen kapituluan ekitaldia positiboa izanik, Covid-19a eta honek kapital merkatuetan izandako eragina gorabehera.
![TuLankide_Kongresua_EM_2021-13.jpg TuLankide_Kongresua_EM_2021-13.jpg](https://www.tulankide.com/es/mondragon-supera-la-crisis-de-la-covid-19-con-buena-nota/tulankide_kongresua_em_2021-13.jpg/@@images/7ad98c9c-b12e-49b0-a6d9-bb0e278ebb57.jpeg)
Ekitaldiaren bilakaerari dagokionez, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak, Iñigo Ucínek, funtsezko bi alderdi azpimarratu ditu: batetik, “kooperatiben inplikazioa, pandemiaren aurkako borrokan gizarteari erantzun erabilgarri bat emateko” eta, bestetik, “gastuari eusteko neurriak hartu, barne efizientzia hobetu eta diruzaintza babestu izana; izan ere, azken batean, horiei esker egin ahal izan da ekitaldi ekonomiko on bat, kontuan hartuta zein zaila zen gainditu beharreko egoera”.
Argazkien bilduma: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72157719569183063