MONDRAGONek letra eta musika jarri dizkio Esperientzia Kooperatiboari

"Humanity at Music - Sinfonia Kooperatiboa" proiektua aurkeztu da, Esperientzia Kooperatiboaren gaineko liburua eta kooperatiben musika banda izango dena.
Card image cap
2018/11/29

Gaur aurkeztu da Arrasaten (MONDRAGONeko zentro korporatiboan) 'Humanity at Music - Sinfonia Kooperatiboa' izeneko proiektua. Egitasmo honekin musika eta letra jarriko dizkio MONDRAGONek bere Esperientzia Kooperatiboari.

HUMANITY AT MUSIC proiektuaren liburuaren aurkezpena

Ezkerretik eskumara; Xabi Igoa (bertsolaria), Iñigo Albizuri (MONDRAGONeko Harreman Instituzionaletako zuzendaria), Maite Mutuberria (ilustratrailea), Irati Jimenez (idazlea), Pilar Kalzada (idazlea), Gloria Totorikaguena (idazlea), Josu Kamara (eszenografoa), y Javier Marcos (MONDRAGONeko komunikazio zuzendaria)

Esperientziaren liburua 

Lehenik eta behin 'Humanity at Music' liburua aurkeztu da. Argitalpenean, besteak beste, bost idazlek parte hartu dute (Pilar Kalzada, Irati Jimenez, Leire Bilbao, Gloria Totorikaguena eta Katixa Agirre) eta ilustrazioak Maite Mutuberriak egin ditu. Idazleek ekarpen literarioak egin dituzte mikro errelatu formatukoak eta bakoitzak bere ikuspegitik aztertu du Esperientzia Kooperatiboa.

Era berean, liburuan bertsoak ere aurkitu daitezke eta musika pieza dotoreak. Guztira zortzi pieza ezberdinek (bai kantuen konposizioak zein bertsoak) osatzen dute musika eta bertso eskaintza. Punta-puntako bertsolariek parte hartu dute proiektuan eta egin dute euren ekarpena. Musikaren letra, berriz, Jon Sarasuak egin du.

Musika egilea, berriz, Fernando Velazquez getxoztarra izan da eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretatu ditu pieza guztiak Iubilo Bilbao Abesbatzaren, Bilbao Musika Txiki abesbatzaren eta Goikobalu txiki abesbatzaren kolaborazioarekin. Era berean, ekimenera, kooperatibetako zenbait kide batu dira eta datozen hilabeteotan gehiago batuko dira. Musika guztiak dagoeneko entzun daitezke www.humanityatmusic.com webgunean. Gainera, webgune honek balioko du ekimenaren gaineko informazio guztia jasotzeko. 

2019ko irailaren 14an Buesa Arenan

Ekimenaren hurrengo hitzordu garrantzitsuak Durangoko Azoka eta Buesa Arenako ekitaldi handia izango dira, 2019ko irailaren 14an egingo dena. Hain justu ere, ekitaldi horretarako 400 bat kooperatibistaren kolaborazioa sustatu nahi du MONDRAGONek. Era berean, Humanity Herriz Herri ekimena ere aktibatuko da, herri eta ingurune bakoitzera egokitutako espektakulua. 

Azken finean, interkooperazio kulturaleko ekimena da eta elkartasun helburuak izango ditu. Izan ere, saltzen den liburu bakoitzeko euro bat Mundukide Fundazioarentza izango da, hark egiten duen aktibitatea bultzatzeko eta sustatzeko. 

Gaurko aurkezpenaren argazki bilduma