Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
MONDRAGONek 300 zuzendari bildu ditu Kursaalen, digitalizazioaren inguruan hausnartzeko
Digitalizazioaren erronkak etorkizunean izango dituen ezaugarriak aztertu dira Kursaalean egin den foroan. Kooperatiba desberdinetako 300 zuzendari izan dira bertan eta horrez gain, beste gonbidatu berezi batzuk ere izan dira: Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea; Estibaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea; Antton Tomasena, GIpuzkoako Foru Aldundiko Berrikutza, Teknologia eta Nazioartekotzerako zuzendari orokorra; eta Leire Bilbao, Innobasque-ko zuzendari orokorra.
Iñigo Ucín, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak eman dio hasiera jardunaldiari. Aipatu duen moduan, “interkooperazioarekin lotuta ariketa praktikoa egitea da helburua, gure arteko esperientzia berritzaileak partekatuz eta digitalizazioak ekarriko duen eszenatoki berria definituz; hala nola merkatuetan eta gure negozioetan izango duen eragina neurtzeko”.
Kooperatibetako esperientziak
Jardunaldian zehar, esperientzia praktiko desberdinak aurkeztu dira.
Maier. Bere Maier 4.0 proiektuan ezaugarri bereziak hartzen dira kontuan. Besteak beste: produkzio prozesuetan ikuspen artifiziala, edota errealitate birtuala mantentze eta formazioarekin lotuta. Gainera, fabrikazio gehigarria eta robotak ere erabili izan dituzte prozesu eta lehiakortasuna hobetzeko.
Batz. Automozio sektorean, Batzek eraldaketa digitala aztertzen du efizientzia hobetzeko eta lantegiak eraldatzeko. Zentzu honetan bi proiektu dira: data driven company eta zibersegurtasuna.
Danobatgroup. Bezeroei balore gehiago eskaintzeko zerbitzu digitalen plataforma garatu du. Digitalizazioaren bitartez makinetatik zerbitzuetara egin du salto eta horri esker balore erantsi altuko zerbitzu berriak eskaintzen zaie bezeroei.
Erreka. Smart soluzioak eskaintzeko jauzia egin du. Zentzu honetan, torloju adimentsua eskaintzen du, negozioari erronka berrituak emanez eta bezeroari zerbitzu hobeagoa eskainiz.
Ulma Servicios de Manutención. Eraldaketa prozesu batean murgilduta dago, irtenbide/zerbitzuen enpresa izatera heltzeko. Datuen kudeaketa eta tratamendua, produktuen pertsonalizazioa,... dira besteak beste, garatzen ari diren ezaugarriak
Orkli. Ekanban proiektua aurkeztu zuten, beraiek garatu duten proiektua. Digitalizazioaren bitartez plataforma berria partekatzeko dute bai bezeroekin bai bestela eragile batzuekin.
Eroski. Negozioaren garapena eta emaitzak hobetzeko murgilduta dago digitalizazio prozesuan. Marketing pertsonalizatua, bezeroekin loturak finkatzeko proiektua,... eraldaketaren oinarri sendoak dira.
Laboral Kutxa. Foroan Zabaltek proiektua aurkeztu zuten, plataforma garrantzitsu gisa, azpiegituren baliabideak ahalik eta hobeto aprobetxatzeko. Erakundeak modu positiboan egiten die aurre digitalizazioak ekarriko dituen helburuei: aldaketa kulturala, ekipoak, informazioa, lana egiteko tresna berriak,...
Horrez gain, kanpoko beste esperientzia batzuk ere aurkeztu ziren. Besteak beste: BSH, Minsait, edo Siemens.
Jardunaldiaren argazkiak hemen daude ikusgai: FORO400