Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/mondragon-unibertsitateak-nerabeek-sare-sozialetan-dituzten-ohiturak-ikertu-ditu/@@images/c2665814-f8b4-4a35-9a8b-4134a0990f6f.jpeg)
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioarako laborategiak bultzatutako ikerketak Gazte-RIA du izena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du. 2019-2020ko ikasturtean, Gipuzkoako hainbat ikastetxetan ibili ziren ikerlariak, eta baita Lapurdiko beste zenbaitetan ere. Mila gazte baino gehiago izan dira beren lekukotasuna eman dutenak, bakoitzak hiru aldiz, bai galdetegi bat betez, bai eguneroko bat idatziz, bai aurrez aurreko eztabaida taldeetan parte hartuz.
Gazteak aritu dira sarean erakusten duten irudiaz eta irudiaren kezkaz, baina baita ere beren bizitza pribatuaren zaintzaz eta hizkuntza joerez.
Oro har, gazteek badaukate erakusten duten irudiaren kezka, eta beren pribatutasuna zaintzen ahalegintzen dira. Baina zabaltzen den irudia ez dago bakarrik beren esku, beste batzuek zabaltzen dituzten irudietan ere agertzen baitira, batzuetan. Bestalde, sare sozialak ezinbesteko tresnak bihurtu dira harremantzean eta harremanari eusterakoan. Gainera, esnatzen direnetik oheratu arte daude elkarren artean konektatuta, eta ez soilik eskola orduetan. Harremanak, gehienbat, erdaraz izaten dira. Sareko hizkuntza ohiturak kaleko eta etxeko hizkuntza ohituren isla dira.
Ikerketaren ondorioak hurrengo hilabeteetan argitaratuko dira, eta ikerketan parte hartu duten ikastetxeetan ere aurkeztuko dira. Ikerketa honetan, KoLaborategiko hamaika ikertzailek hartu dute parte.