Mondragon Unibertsitateak nazioarteko QIA saria jaso du

Mondragon Unibertsitateak QIA (Quality Innovation Award) nazioarteko saria jaso du, hezkuntzaren kategorian, «Teknologiak trantsizioan dagoen mundu baterako» programarekin —LEINN (Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako Gradu Ofiziala) graduko hirugarren mailan ematen da—.
Card image cap
2023/12/22

Sariok Gasteizko Europa Jauregian banatu ziren, QIA nazioarteko sariko zortzi euskal finalistak ezagutarazi ostean. Mondragon Unibertsitatetik, Aitor Lizartza bertaratu zen, Mondragon Team Academyren sortzailekidea, hau da, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko nazioarteko ekintzailetzako sarearena.

MU premios 2023 grupo 2.JPG

Quality Innovation Award (QIA) Excellence Finlandek 2007an sorturiko nazioarteko lehiaketa da, eta QIA Advisory Boardeko erakunde eta herrialde kideen artean proiektu berritzaileen lehiakortasuna sustatzea du helburu; hauek dira herrialdeok: Finlandia, Suedia, Israel, Espainia eta Txina. Euskadin, QIA Advisory Boardeko kide den Euskalitek ematen du aitorpena, eta Innobasquek, Unibasqek eta Ihobek ziurtatzen dute.

«Teknologiak trantsizioan dagoen mundu baterako»  

«Teknologiak trantsizioan dagoen mundu baterako» programa LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko hirugarren mailan ematen da, Irungo, Oñatiko eta Bilboko laborategietan; nazioartean, Valentzian, Madrilen eta Bartzelonan, Teamlabsen; TAZEBAEZen eta Florida Universitaria unibertsitatearen bidez. Aipatzekoak dira, hemen, Puebla eta Pueblako Universidad Iberoaméricana unibertsitatea. Helburua da STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics) arloko gaitasunak sendotzea, ekintzaile gazteen taldekako proiektuetan, eragin hirukoitz baten (gizartekoa, ekonomiakoa eta ingurumenekoa) ikuspegitik eta garapen jasangarriaren eta baliabide mugatuak dituen mundu baten ikuspegitik. LEINNeko talde-ekintzaileek teknologia esponentzialen errealitatea ezagutzen ikasten dute, eta erabilitako arrakasta-faktoreak eta gakoak aztertzeko gai dira, tresna espezifiko nagusiak ezagutu eta erabiltzen jakiteaz gain, eta horiek industria eta sektore berrietan aplikatzen jakiteaz gain. Azken finean, programak teknologiari loturiko bokazioak eta asmo profesionalak inspiratu nahi ditu, jada ekintzailetzaren eta enpresaren eremuetan dauden pertsonengan.

Administrazio eta enpresa irakaskuntza