Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko ikastaroaren diploma banaketa
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/mondragon-unibertsitateak-ikus-entzunezko-ikastaro-berritzaileko-diplomak-banatu-ditu/@@images/858d615d-5b58-489d-b07b-e1c242448653.jpeg)
Mondragon Unibertsitateak diploma-banaketarekin itxi du Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa. Urtarrilean jarri zuen abian, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta 11 ikaslek hartu dute parte. Ekitaldia Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroan (CEINen) egin da, Lekarozko Enpresa Campusean, hain zuzen. Negozio-eredu berriak sustatuz Nafarroako Foru Komunitatean ikus-entzunezkoen sektorea indartzeko helburuarekin sortu da ikastaroa.
“Mondragon Unibertsitatea kolaboratzaile ezin hobea zen proiektu honetarako, ekintzailetzarako prestakuntzan espezializatu zelako eta ikus-entzunezko arloan esperientzia zuelako” Izaskun Goñi
Ekitaldia hasteko, bertaratutakoei ongietorria emateaz arduratu dira Amaia Pavon, programaren koordinatzaile eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzailea, Alex Salaberria, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academyko irakaslea eta Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Laneko zuzendari nagusia. Ondoren, ikasleek ikastaro-amaierako proiektuak aurkeztu dituzte. Lan horietan, ikus-entzunezko komunikazioaren arloan gaur egun dauden erronkei erantzun diete. Askotariko proiektuak aurkeztu dituzte; hona hemen adibide batzuk: Xabi Iriartek euskarazko podcast-proposamen bat landu du, Garaxi Tabernak film bateko ekoizpen-plana eta negozio-eredua aztertu ditu, Ali Urrusolok ikuslea fikzio berrien protagonista bilakatzen duen zuzeneko zinema-proiektua aurkeztu du, David del Briok proposamen berritzailea erabili du fikzio-formatuen eredu berriak ikertzeko, Unai Portillak ikastaroan ikasitako metodologiak erabili ditu Aretxabaletako komunikazioko campusaren negozio-eredua birpentsatzeko eta Oihane Agirrek, Unai ikaskidearen ildo beretik, Pentagrowth metodologia erabili du Goiena Komunikazio Taldearen ikus-entzunezko atalaren etorkizuneko erronkak azaltzeko.
Lanak aurkeztu ondoren, diplomak banatuz amaitu da ekitaldia, Amaia Pavonen eta Izaskun Goñiren eskutik. Goñi Nafarroako Gobernuko Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Laneko jarduneko zuzendari nagusia da.
Sektorea bultzatzea
Prestakuntza programa hau Nafarroako Gobernuko Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan Zuzendaritza Nagusiak bultzatu zuen, S4 izeneko Nafarroako garapen ekonomikoaren estrategiaren ekintza bezala, zeinak, beste industria sektore batzuekin batera, ikus-entzunezkoa bultzatzen duen.
Programa zabalik dago ikus-entzunezkoen sektorean hasi edo berritzeko interesa duten pertsona guztientzat.
Izaskun Goñik sektoreak Nafarroan duen egoera aipatu du. Hori izan zen ekimena bultzatu eta indartzeko arrazoi nagusia. Ekimena bera Zuzendaritza Nagusiaren beste programa bat indartzeko baliagarria zen: Lekarozeko Enpresa Campusa (Baztan) inbertsioa erakartzea. Campus horren sustapena, urte hauetan ikus-entzunezko jardueretan, jarduera bioteknologikoetan eta digitaletan kokatu da. Eta Goñik aipatu duenez, “Mondragon Unibertsitatea kolaboratzaile ezin hobea zen proiektu honetarako, ekintzailetzarako prestakuntzan espezializatu zelako eta ikus-entzunezko arloan esperientzia zuelako”. “Oso pozik gaude, titulu honen bidez, unibertsitate honek Nafarroan duen lehen prestakuntza-eskaintza jaso dugulako”, gaineratu du.
Nafarroako Gobernuak eta Mondragon Unibertsitateak , bi erakundeek, esperientziaren oso balorazio positiboa egin dute eta hurrengo ediziora begira jarri dira, eta gogorarazten dute, nahiz eta titulu hori Nafarroako ikus-entzunezko testuinguruaren beharrizanei buruzkoa izan, programa zabalik dagoela ikus-entzunezkoen sektorean hasi edo berritzeko interesa duten pertsona guztientzat.