Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Mondragon Unibertsitateak eta Eiken clusterrak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak (Eiken), berau Euskadiko ikus-entzunezkoen enpresa nagusiek osatua, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten maiatzaren 10ean, Eskoriatzan.
Hitzarmenaren arabera, Huhezik segituko du EikenBANK proiektua laguntzen. Horrezaz gain, erakunde biek hainbat proiektu egingo dituzte, horietako bat aztertzea zer egoeratan dagoen ikus-entzunezkoen sektorea EAEn.
Lankidetza-eremuak
Hitzarmenak hiru atal nagusi izango ditu:
- Elkarlana. Beharrezko neurriak hartzea elkarlana bultzatzeko erakunde biei interesatzen zaizkien proiektuetan.
- EikenBANK. Lankidetzan jardutea EikenBANK proiektuak arrakasta izan dezan. Horren bidez, clusterrak harremanetan jarriko ditu ikasle gazteak eta ikus-entzunezko sektoreko enpresak, lankidetza horretatik produktu berri lehiakorrak sor daitezen. Huhezik bere ikasleak bideratuko ditu proiektura eta bertako babesle eta eragile bihurtuko da.
- Azterketa bateratua. Erakunde biek ikerketa proiektu bateratua egingo dute aztertzeko 2011n zein den ikus-entzunezko sektorearen egoera EAEn. Unibertsitatearen izenean, Idoia Astigarraga ikertzailea arduratuko da ikerketa dokumentalaz, marko teorikoa prestatzeaz eta sakoneko elkarrizketak egiteaz. Eiken, berriz, arduratuko da ikerketaren alde kuantitatiboaz.
Alde biek jarraipen batzorde bat sortuko dute hitzarmenaren jarraipena egiteko. Hitzarmena, gainera, indarrean egongo da sinatzaileek besterik erabaki arte.