Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGON Sariak banatu dira Arantzazulab-en egindako ekitaldi batean
MONDRAGON-ek munduak dituen erronkei aurre egiteko eraldaketa berritzaile, jasangarri eta pertsonengan oinarritutakoa sustatzeko helburutan antolatutako MONDRAGON TFG/TFM Sarien lehen edizioaren sari banaketa ekitaldia egin da Arantzazulab-eko Gandiaga topagunean. Euskal Herriko, estatuko eta Suitza zein Italiako 29 unibertsitatetatik jasotako 260 lan aztertu eta baloratu ondoren, sei izan dira sari banaketa ekitaldi honetan aitortutako lanak, kategoria bakoitzeko bi. Eraldaketa digitala, Pertsonetan oinarritutako eraldaketa eta Eraldaketa energetiko-klimatikoa izan dira lanak sailkatzeko kategoriak, eta bakoitzean irabazlearen saria eta bigarren banatu dira, 2.500 euroko saria jasoz lehenak eta 1.250 eurokoa bigarrenak. Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatu du ekitaldia, eta besteak beste saridunak jokoan jarri ditu, beraiei dagokioen kategoria MONDRAGONeko errealitatera egokituz.
Azpimarratzeko maila lanetan
MONDRAGON TFG/TFM Sarien lehen edizio honetan guztira 260 lan jaso dira, 99 Eraldaketa digitaleko alorrean, 91 Pertsonetan oinarritutako eraldaketari dagokionez eta 70 Eraldaketa energetiko klimatikoan. Arlo bakoitzean adituek osatutako epaimahai bana eratu da, eta guztiak bat etorri dira aurkeztutako lanen maila altuan, bereziki nabarmentzekoa dena lehiaketaren lehen edizioa izan dela kontuan izanik. Hauek izan dira sarituak.
Eraldaketa digitala. Adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika kategorian.
Jon Kepa Gerrikagoitiak, BRTA-ko zuzendari zientifikoak, eman dio saria Daniel Aláezeri.
- Irabazlea: Daniel Aláez Gómez, Ingeniaritza Aeronautikoko Master Ofizialeko ikaslea Leongo Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan, merkataritzako UAV dron baten entseguetarako landutako "Desarrollo y modelado de un gemelo digital" izeneko lanagatik. Epaiamahaiak azpimarratu nahi izan du UAV dron mota horren funtzionamendua zuzentzen duten sistema multifisikoen modelatzea, AI-a erabiliz hegaldiaren kontrolerako teknikak optimizatzeko biki digital baten garapena eta sektore honetan zorroztasun handiz aurrera egiteko ekarpen handi bat egin izana.
- Bigarren saria: Ainhoa Garde Royo, Ingeniaritza Industrialeko Master Ofizialeko Ikaslea Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, bere "Diseño, desarrollo y validación de demostrador polimérico con geometría 3D con funcionalidad electrónica incorporada" Epaimahaiaren iritziz produktu berritzaile, jasangarri eta adimentsua eskaintzeko diseinuan ahalegin handia egiten da 3D geometria eta funtzionalitate elektronikoak txertatzeko eta diseinuaren garapenean duen zorroztasuna eta ideazioan egiten duen ekarpena berrikuntzaren ikuspegitik nabarmentzekoak dira.
Eraldaketa energetiko-klimatikoa. Deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa kategorian.
Maria José Sanzek, BC3-ko zuzendari zientifikoak, eta Nekane Errastik, MU–MGEP-eko zuzendari akademikoak, eman diote saria Ane Feijoori.
- Irabazlea: Ane Feijoo Arostegui, Energia eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterreko ikaslea Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, "Development and implementation of a predictive energy management strategy for self-consumption in tertiary buildings" izeneko lanagatik. Epaimahaiak bereziki baloratu du lan honetatik proposamenak autokontsumorako instalazioetako sektore garrantzitsuari egiten dion laguntza eta biltegiratzeko unitateen kudeaketan duen eraginkortasun eta hobekuntza, lanak erakusten duen sormen eta hobekuntza kontsumitzailearen autosufizientzia-mailan, eta proposamenak simulazioak eta balidazio esperimentalak jasotzen dituela.
- Bigarren saria: Haizea Aguirre Puértolas Enpresa Aplikazioa Ekonomia Zirkularrean Unibertsitateko Masterreko ikaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, "Innovative financial instruments based on Circularity and Sufficiency for a sustainable built environment in the European Union" lanari esker. Aitortza hau eskuratzeko arrazoi nagusiak eraikuntza bezalako sektore garrantzitsu bati ikuspegi berritzaile batetik egindako ekarpena 22 tresna ekonomiko eta finantza-eskemaren bidez eta nazioarteko kasuen analisi ezberdin asko jasotzea ingurumenekoak eta osagai soziekonomikoak gaineratuz.
Pertsonen eraldaketa kategorian.
Olga de Miguelek, Orbea S.Coop-eko Pertsonen Kudeaketarako zuzendariak, eman dio saria Garazi Diazeri.
- Irabazlea: Garazi Diaz Odriozola, Diseinu Industrialeko eta Produktuen Garapeneko Ingeniaritzako ikaslea Elisava Diseinu eta Ingeniaritza Eskolan (Bartzelona). "Parte rígida" izeneko lanagatik izan da irabazlea. Epaimahaiak baloratu du Open Arms erakundeko boluntarioek Mediterraneoko erreskateetan izaten duten arazo kezkagarrienetako bat konpontzen laguntzen duela eta gailu berrerabilgarria diseinatu eta probatu duela noraezean dauden ontziei egonkortasuna emateko. Gainera, Crowdfunding eta ekintzailetza jarduerak batu ditu proiektua bideragarri egiteko.
- Bigarren saria: Irene Alegre Moral, Diseinu Integrala eta Irudiaren Kudeaketa Graduko ikaslea Rey Juan Carlos Unibertsitateko Zientzia Juridiko eta Sozialen Fakultatean. " La higiene femenina en Tanzania: aportaciones desde el diseño" izeneko lanagatik irabazlea. Tanzaniako ikasleen osasuna eta higienea hobetzeko bertan ekoiztuko den hilekoaren kit iraunkorra diseinatzeagatik izan da aukeratua bere lana. Gainera, genero ikuspegia kontuan hartuta, osasunaren, eskolatzearen eta ahalduntzearen aldeko irtenbide integrala proposatzen du eta hainbat GKErekin lankidetzan, zeharkako ikuspegi ekonomikoa, ingurumenekoa eta kulturala aurkeztu duelako.
Argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72177720304441281