Irakurriena
- 1. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 2. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 3. MONDRAGONek inBiot startupean inbertitu du
- 4. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 5. “Abentura zirraragarria izan da”
- 6. HIREKIN industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 7. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 8. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 9. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 10. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
Testigantzak: gaztetasuna, pasioa eta konpromioa
María Montalvo - LABORAL Kutxako talentuaren gestioaren arduraduna
Taldeari begira gehiago ezagutarazteko aukera emango digun leihoa izango da, eta honen bidez gure enpresa-filosofia eta gure baloreak ezagutarazi ahal izango ditugu.
MONDRAGON People oso proiektu interesgarria da, hainbat arrazoirengatik. Hautagaiek gu eta gure eredu kooperatiboa geroz eta gehiago ezagutzen duten heinean, talentu kaptatzaile eta enpresa enpleadore bezala erakargarriagoak bilakatzen gara. Hau dela eta, gure burua ezagutaraztera bideratzen gaituen era honetako ekimen oro berri ona da guretzat.
Gure baloreak transmititzeko tresna da hau, eta beste modu bat ere badela, hau da, gure leloa helarazteko bidea. Hautagaiarentzat ere berri ona dela uste dugu, kooperatibetako lanpostu eskaintza guztiak toki berean izateko topagunea duelako, eta hautagaiesperientzia delakoan aurrerapauso nabaria da. Geroz eta giro digitalagoan bizi gara, ia guztia interneten gertatzen da. Guk badugu lanpostuen eskaintzarako portal propioa, baina lan bila dabiltzan pertsonekin komunikatzeko eta harremantzeko plataforma berria izatea positiboa dela uste dugu.
Gainera, banka mundua oro har eta LABORAL Kutxan zehazki orain arte ekonomia eta enpresagintzarekin harremandutako titulazioak bilatu izan ditugu, baina etorkizunean askoz teknologikoagoak izango diren beste perfil batzuk beharko ditugula argi dugu, hurrengo urteetan izango ditugun erronka berriei aurre egiteko.
Plataforma honek halako perfiletara iristen lagunduko digula uste dugu.