Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGON Healthek AseBio Investor Day ekitaldian parte hartu du
Inbertitzaileek (bertakoak eta nazioartekoak), bioteknologiaren arloko enpresek eta ikerketa-erakundeek hartu zuten parte. MONDRAGON Healtheko zuzendari nagusiak, Hector Olabegogeaskoetxeak, speaker moduan parte hartu zuen terapia aurreratuen fabrikazioan inbertitzeko Gipuzkoaren posizionamenduari buruzko mahai-inguruan. Mahaia Ainhoa Aizpuruk moderatu zuen, BIC Gipuzkoa Berrilaneko proiektuen zuzendariak. Aldi berean, parte hartu zuten Ane Insaustik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, Javier García Cogorrok, Columbus Venture Partnerseko bazkide sortzaileak, Jimmy Vanhovek, Viralgengo CEOak, eta Guillermo Arreguik, Radar Ventureseko fundatzaile eta CEOak. Horiek guztiek hitz egin zuten Gipuzkoa terapia aurreratuen fabrikazioan inbertsiorako aukera helmuga gisa kokatzeari buruz.
MONDRAGON, aliatu estrategikoa
Hector Olabegogeaskoetxeak MONDRAGONek industria arloan enpresei laguntza emanez edo Contract Manufacturing bidez egin dezakeen ekarpena azpimarratu zuen. Euskarri mota horrek berekin dakar industria arloko erronka espezifikoak aurkeztea, hala nola, ziurtagiriak eta hornikuntza- eta ekoizpen-kateko ezagutzak. Esperientzia eta baliabide zabalarekin, MONDRAGONek aliatu estrategiko gisa hartzen du bere burua startupei laguntzeko, sor dakizkiekeen oztopo eta erronken aurrean, ahalik eta potentzial handiena lortzen saiatuz.
Horrez gain, bertaratutakoak MONDRAGON Healthekin harremanetan jartzera animatu zituen, abian dauden proiektuei buruz eztabaidatzeko, erronkak aztertzeko eta MONDRAGONek babesa nola eskaini dezakeen ebaluatzeko. Ekintzailetza gaitasunak aktibatzeko eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko, estrategia korporatiboaren esparruan, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustuarekin, MONDRAGONek, bere sustapen korporatiboko zentroaren bitartez, bost urte daramatza eratu berri diren hogei bat enpresatan inbertitzen, kooperatibak haien kapitalean inplikatzen eta beharrezkotzat jotzen denean arrisku kapitaleko funts korporatiboekin laguntzen. “Garrantzitsua da startupen beharretara egokitutako finantza laguntza eskaintzea, bakoitzaren berezitasuna eta aurre egin beharreko erronkak aitortuz”, adierazi zuen Olabegogeaskoetxeak.