Mondragon Assembly Taldeak Mexikon eta Alemanian dituen filialen hogeigarren urteurrena ospatu du

Proiektu bien bilakaera positiboa izaten ari da eta automozio alorreko erreferente bihurtu dira euren lurraldeetan. Gaur egun, Queretaroko (Mexiko) lantegian 128 pertsona ari dira lanean eta Stahringenekoan (Alemania) 57.
Card image cap
2022/10/19

2022a urte berezia izaten ari da Mondragon Assembly Taldearentzat, izan ere, bere bi filial zaharrenek 20 urteko ibilbidea egin dute eta ondo baino hobeto ospatu dute. 2002an Taldeak nazioartean beste bi lantegi jartzearen aldeko apustua egin zuen – Orangen (Frantzia) kokatu zen filiala izan zen lehenengoa –, eta bi hamarkada igaro ondoren erabaki hura egokia izan zela baieztatu da, izan ere, bi filialak hazi egin dira urtez urte, bai salmentetan eta baita pertsona kopuruan ere, euren herrialdeetan automatizazio alorreko erreferente bihurtuta.

Mondragon Assemblyk 1994an erabaki zuen nazioartekotzeko estrategiari ekitea, kanpo aldean genuen presentzia handitu ahal izateko helburuarekin eta, horrela, balizko bezeroen proiektu berriak geureganatu ahal izateko

Mondragon Assembly Stahringen, malgutasuna eta egokigarritasuna

Lanean diharduen 20 urteetan Alemaniako filialak erakutsi du gaitasuna duela bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko, sektore ezberdinentzako proiektuak burutu baitu, eta horrek sendotu egiten ditu bezero bakoitzaren eskakizunentzako soluzio pertsonalak garatzeko gai den hornitzaile gisa. “Urte hauetan proiektu oso bereziak garatu ditugu, balio teknologiko handikoak, besteak beste automozioaren, baterien eta eguzki energiaren sektoreetan. Proiektu bakoitza bakarra da eta 20 urte hauetako esperientziari esker gaitasuna dugu bezeroaren benetako beharra zein den antzemateko eta, horrela, balio erantsi handiko soluzioak eskaini ahal izateko”, adierazi du Alemaniako filialaren zuzendari nagusi Peter Szepanskik.

MA_STAHRINGEN.JPG

Mondragon Assembly Stahringen, Konstanza lakutik hurbil dago kokatuta, eta egun 57 langile ari dira bertan

Mondragon Assembly Queretaro, erreferentea automoziorako giltza eskura lerroetan

Urteak aurrera joan ahala, Queretaron kokatutako filiala erreferente sendo bihurtu da lerro automatiko eta erdiautomatikoetan, batez ere automozio sektorearentzat. Egun, lantegia bere gaitasunaren %100ean dago eta datozen hilabeteetarako aukerak positiboak dira. “Gaur egun 128 langileko taldea daukagu, baina hazkunde garrantzitsua aurreikusi dugu merkatuaren beharrei aurre egin ahal izatea lortzeko eta, horrela, aukera bihurtzeko, eskualdeko erreferente gorena izaten jarrai dezagun. Oraintxe bertan, gure taldearen zeregin nagusiena aurtengo proiektuen itxiera da, horien epeak eta kalitatea zainduz, horixe izan baita, betidanik, gure ezaugarri nagusia”, gehitu du Queretaroko filialeko zuzendari nagusi Ricardo Bustamantek.

EKITALDIKO ARGAZKIA_MAQ_1.jpg

Iragan urriaren 1ean, Queretaroko hiri mexikarrean hogeigarren urteurrena ospatu zen eta bertan izan ziren filialeko langile guztiak eta Mondragon Assembly Taldeko hainbat kide

Ospakizunean zehar, Mondragon Assembly Queretaroko taldea osatzen duten pertsona guztiei eskerrak eman zitzaizkien egindako ahaleginagatik eta izandako grina eta dedikazioagatik.

6 filial eta 3 bulego komertzial, nazioartean dugun presentzia sendotzeko

Mondragon Assemblyk 1994an erabaki zuen nazioartekotzeko estrategiari ekitea, kanpo aldean genuen presentzia handitu ahal izateko helburuarekin eta, horrela, balizko bezeroen proiektu berriak geureganatu ahal izateko. Ia 30 urtea igaro dira, eta gaur egun Taldeak 6 filial ditu, balio kate osoa  barnebiltzen dituzten giltza eskura erako lerroak eskaintzen dituztenak, eta Taldeak baditu salmenta, ingeniaritza eta zerbitzu alorreko 3 bulego ere.

 

 

Muntaketa automatikoaren sistemak