Mapsak webgunea estreinatu du

Automozioaren sektoreko ekoizle nagusienen hornitzailea da Mapsa gaur egun. Kalitatea, berrikuntza eta produktu akabera garatuak eskaintzen ditu.
Card image cap
2015/12/17

1957an sortu zen eta aluminiozko lehenengo hauguna 1977an egin zuen MAPSAk eta 1991n MONDRAGON Korporazioan integratu zen. MAPSAk Nafarroako kooperatibismo industrialaren erreferente izan nahi du.

Gaur egun, Orkoiengo lantokitik hornitzen die Europa osoko bezeroei. Automozioko marka nagusienen ekoizpen lantoki garrantzitsuenetara iristen da nafarroako kooperatiba industriala.

Captura de pantalla 2015-12-17 a las 11.40.57

Mapsak komunikazio irekiaren aldeko apustu argia egin du eta webgune berria estreinatu du. Gune bisuala eta oso grafikoa da, non era dotore eta modernoan enpresaren berri ematen den. Erabiltzaileak informazio guztia du eskura hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Hometik produktuen gaineko informazio osatuagora joan daiteke (haugunak, prozesuak, berrikuntza, teknologia, ziurtagiriak eta I+G+b) eta baita enpresaren historiara eta aktualitatera ere.

Orkoiengo lantokiaren irudiak

Era berean, webgunearen portadan irudiak integratu dituzte, Orkoiengo lantokiaren eta zenbait lan prozesuren irudiak hain justu ere, dinamismoa erantsiz webguneari. Argazki ikusgarriz hornituta dago eta ikusgarritasun handia eskaintzen diote.

Webgunearen diseinua, argazkilaritza lana eta ikus-entzunekoa Arteman Komunikazioa Koop.Elk,. egin du Mapsako ordezkariekin elkarlanean. Bisitatu webgunea.

Aluminiozko hagunen fabrikazioa