Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara

Jaione Ganzarainek Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde kargua hartuko du gaur, horrela, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua den Mikel Jauregiren taldera sartuz. Orain arte Lortek zentro teknologikoko zuzendari izan da.
Card image cap
2024/09/16

Jaione Ganzarain ingeniari industriala (Nafarroako Unibertsitatea) eta ingeniaritzan doktorea (Mondragon Unibertsitatea) da, eta gaur egun arte Lortek zentro teknologikoko zuzendari nagusia izan da; Lortek Ordizian dago eta BRTA eta MONDRAGON Korporazioko kide den zentru teknologikoa da.

Izendapena hau, Jaionek berrikuntzaren kudeaketan arlo akademikoan egindako ibilbide bikainaren eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarea eraldatzeko ikerkuntza eta transferentzia teknologikoan duen ezagutza zabalaren aitorpen bat da.

Ganzarainen ekarpena funtsezkoa izan da Lortek fabrikazio aurreratuaren sektorean ikerketa eta transferentzia teknologikoko erakunde gisa bultzatzeko, eraldatzeko eta hobetzeko. Azken urteetan zentro teknologikora ekarri dituen ikuspegi estrategikoa, lana eta konpromisoa nabarmenak dira.

Lorteki buruz

Lortek Koop Elkartea zentro teknologiko pribatu bat da, eta ezagutza bikaina sortzen du fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, hura industria-sarera eramateko eta, horrela, sare horren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Fabrikazio digital eta adimenduneko soluzio berritzaileak garatzen ditu Lortek-ek; trantsizio digitalarekin, energetikoarekin eta klimatikoarekin erlazionatutako erronka teknologikoei erantzuna emanez.

Hona hemen haren espezializazio-arloak:

- Loturako teknologiak.

- Fabrikazio aditiboko teknologiak

- Digitalizazioko teknologiak

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.