LinkedChain, MONDRAGONeko kooperatiba ezberdinek eginiko plataforma

Bost kooperatiba ezberdin batu dira LinkedChain plataforma garatzeko: Arizmendi Ikastola, Alecop, LKS, Ikerlan eta Isea.
Card image cap
2020/11/26

LinkedChain plataforma garatu dute hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko, eta blockchain teknologia erabili dute haien benetakotasuna bermatzeko. Sistemak egungo ziurtagirien eta tituluen mugak konpondu nahi ditu; izan ere, paperezkoak izaten jarraitzen dute, jaulkitzeko garestiak, faltsifikatzeko errazak, kudeatzeko nekagarriak, eta, gainera, alferrikakoak dira hodeiko atarien bidezko enplegu-kudeaketaren egungo testuinguruan.

Blockchain teknologia erabiltzeak aukera emango du sektore hori prozesu automatizatuagoetara eta efizienteagoetara bihurtzeko, ikasle- eta lan-bizitza osoko jarduera eta ikastaro ugariei buruzko ale fineko ziurtagiri digitalak, eta, batez ere, edozein enplegatzailek modu errazean egiazta ditzakeen ziurtagiri faltsuezinak.

Bi urteko lana

LinkedChain egoteak, lehenik eta behin, prestakuntzaren eta kontratazioaren sektoreko kudeaketa hobetzea ahalbidetuko du, enplegu-atarietako informazioari egiazkotasuna emanez. Horrez gain, proiektua sustatzen duen partzuergoak, bigarren fasean, balio erantsiko hainbat zerbitzu sortzea aurreikusten du, blockchain delakoan dagoen informazio baliotsuari esker.

Proiektua 2018 eta 2020 bitartean garatu da. Eta besteak beste, Arizmendi Ikastolak, Alecop-ek, LKS Next-ek, Ikerlanek eta Iseak parte hartu dute. Plataformaren softwarea inplementatzeko hasierako etapa baten ostean, parte hartzen duten enpresetan proba pilotu bat eginda amaitu da.

LinkedChain proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.

Ikerketa zentro teknologikoa

Irakaskuntza

Irtenbide profesionalak.

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa

Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.